Opera eta zarzuela Udaletxeko balkoietara itzuliko dira larunbatean, Nafarroako Operaren Adiskideen Gayarre elkarteko abesbatzaren eta bakarlarien eskutik

Opera eta zarzuela Udaletxeko balkoietara itzuliko dira larunbatean, Nafarroako Operaren Adiskideen Gayarre elkarteko abesbatzaren eta bakarlarien eskutik
Hitzordua arrazoi meteorologikoek eraginda atzeratu zen ekainean eta larunbatean eginen da, 19:00etan, pianoz eta perkusioz lagunduta



Udaletxeko balkoiak, larunbatean, 19:00etatik aurrera, opera eta zarzuelaren musikaren agertoki izanen dira, Iruñeko Udalaren eta AGAO Nafarroako Operaren Adiskideen Gayarre Elkartearen lankidetzari esker. Jada tradizionala den hitzordu hori uztailean bertan behera utzi zuten arrazoi meteorologikoengatik eta asteburu honetan eginen da musika klasikoa herritarren artean hedatzeko.
Pianoz eta perkusioaz lagunduta, AGAOko abesbatzaren eta bakarlarien kontzertua, Javier Echarri Lópezek zuzenduko du. Abeslariek opera eta zarzuela koru eta aria ezagunenetako batzuk interpretatuko dituzte Udaletxe plazan biltzen diren ikusleen aurrean: sarrera librea da eta jende asko bertaratu ohi da. 

Honako hauek dira aurreikusitako abeslariak: Itsaso Loinaz sopranoa, Leticia Vergara mezzosopranoa, Andoni Sarobe baritonoa, Amaia Lizarraga sopranoa eta Pedro del Burgo baritonoa. Santiago Pizana izanen da perkusio-jotzailea eta Joel Reynoso, piano-jotzailea.
Kontzertuaren errepertorioak honako hauen obrak barne hartzen ditu: Verdi, Catalani, Bizet, Donizetti, Guridi, Penella, Bretón, Roig, Vives, Alonso eta Fernández Caballero, La Traviata eta Il trovatore operen aria ezagunekin, eta La Verbena de la Paloma, Doña Francisquita eta Las leandras zarzuelen zatiekin, besteak beste.
 

OPERA UDALETXEKO BALKOIETATIK.  URRIAK 13, LARUNBATA. 19:00ETAN

AGAOko abesbatza eta bakarlariak
o    Abeslariak: Itsaso Loinaz, sopranoa; Leticia Vergara, mezzosopranoa; Andoni Sarobe, baritonoa; Amaia Lizarraga, sopranoa; Pedro del Burgo, baritonoa Perkusio-jotzailea: Santiago Pizana Piano-jotzailea: Joel Reynoso Zuzendaria: Javier Echarri

Aurreikusitako programa:
o    Chi del gitano – Il Trovatore, G. Verdi (abesbatza)
o    Coro di zingarelle – La Traviata, G. Verdi (emakumeen abesbatza, Amaia Lizarraga eta Pedro del Burgo)
o    Coro di mattadori spagnuoli – La Traviata, G. Verdi (abesbatza)
o    Ebben? Ne andrò lontana – La Wally, A. Catalani (Itsaso Loinaz)
o    Che faceste? – Macbeth, G. Verdi (emakumeen abesbatza)
o    Habanera (L’amour est un oiseau rebelle) – Carmen, G. Bizet (Leticia Vergara eta abesbatza)
o    Bel Conforto al mietitore – L’elisir d’amore, G. Donizetti (abesbatza)
o    Goizeko eguzki argiak – Mirentxu, J. Guridi (Itsaso Loinaz)
o    Habanera – Don Gil de Alcalá, M. Penella (Itsaso Loinaz, Leticia Vergara eta abesbatza)
o    Seguidillas – La Verbena de la Paloma, T. Bretón (abesbatza)
o    Salida de Cecilia – Cecilia Valdés, G. Roig (Itsaso Loinaz eta abesbatza)
o    Coro de Románticos – Doña Francisquita, A. Vives (abesbatza)
o    Los nardos – Las leandras, F. Alonso (Leticia Vergara eta abesbatza)
o    Canto a la Libertad – Bohemios, A. Vives (Andoni Sarobe eta abesbatza)
o    Zamacueca – Los sobrinos del Capitán Grant, M. Fernández Caballero (abesbatza)

¿Te ha sido útil esta página?