Onetsi da Mendillorriko Mendigoiti eta El Lago ikastetxeek partekatzen duten patioa berriz naturalizatzeko lanen lizitazioa

Onetsi da Mendillorriko Mendigoiti eta El Lago ikastetxeek partekatzen duten patioa berriz naturalizatzeko lanen lizitazioa
Lanek 149.993,72 euroko lizitazio-aurrekontua dute eta udako bi hilabeteetan eginen dira
mendoigiti

 

Datorren ikasturtean Mendigoiti eta El Lago ikastetxe publikoek birnaturalizatutako patio berria estreinatuko dute. Tokiko Gobernu Batzarrak astelehenean onetsi zuen bi ikastetxeek partekatzen dituzten kanpo-eremuak hobetzeko lanen lizitazioa. Besteak beste, zuhaitzak, parterre zirkularrak eta aisialdirako eta dibulgaziorako sortutako heskaiak sortuko dira, eta baita harmailak ere, zapalda gisa, berdegunetik kirol-pisten eremura pasatzeko. Aurrekontuak 149.993,72 euro jotzen du, eta aurreikuspenen arabera, obrak ekainean hasi eta bi hilabeteko epean gauzatuko dira.

Jarduketak proposatzen du espazio-jarraitutasuna ematea kirol-pistak dauden eta koten artean 1,45 metroko aldea duten bi plataformei. Horretarako, metalezko hesi perimetralak kendu eta berdegunean jarriko dira, eta hiru harmaila proiektatuko dira, belarditik pistetara igarotzea erraztuko dutenak. Harmailak hormigoizko eserleku jarraituekin eta belardi berdeekin gauzatuko dira. Izan ere, pista ondoren dagoen zoladura hormigoizko zoladura drainatzaile mistoa da, belarra haztea ahalbidetzen duena. Pisten plataformen arteko desnibela konpontzeko, eskailera ireki batzuk jarriko dira landutako eremuen zabalera osoan.

Berdeguneak belardi natural gisa planteatzen dira, ureztatzerik gabekoak, eskuzko mozketen bidezko mantentze-lanekin, egungo berdegunean egiten den moduan. Belardian 31 ale berri landatzea aurreikusten da, eta 2 gehiago drainatze-zoladuraren eremuan, udazkeneko koloreagatik, udaberriko loraldiagatik eta fruituen usainagatik interesa dutenak. Ezpondaren goiko hesian heskai bat landatuko da, jolas-eremu berriari pribatutasuna emateko. Halaber, hainbat diametrotako parterre zirkular batzuk osatuko dira, zuhaixkak izanen dituztenak. Jarduketa amaitzeko, berdegunean haurrendako zurezko jolasak jarriko dira.

Proiektu hau bi ikastetxe publikoetako eskola-komunitateen eskaria da, ikasleek jolas-orduetan gozatzeko nahiz hezkuntza- eta ingurumen-dibulgaziorako espazio bat sortzeko. Jarduketa Iruñeko Udalak klima-aldaketari aurre egiteko Go Green estrategiaren bidez egiten dituen ekintzen barruan kokatzen da.

¿Te ha sido útil esta página?