Olentzerok gaur arratsaldean Udaletxe plazatik agurtuko ditu herritarrak, Muthiko Alaiaken abesbatzak lagunduta

Olentzerok gaur arratsaldean Udaletxe plazatik agurtuko ditu herritarrak, Muthiko Alaiaken abesbatzak lagunduta
Joseba Asiron Saez alkateak koadro urdineko zapi tradizionala lotuko dio hiriaren erdigunean eginen den desfilearen geldialdi batean

foto


Gaur arratsaldean, 19:30ean, Olentzerok familiak eta Udalbatza agurtuko ditu Udaletxe plazan, Iruñeko Udalak bertan jarri duen oholtzatik. Han Joseba Asiron Saez hiriko alkateak ongietorria eginen dio, eta baita omenaldia ere, lepoan jaietako zapi tradizionala lotuz. Zapiak hitz hauek ditu bordatuta: “Iruñeko Udala / Ayuntamiento de Pamplona Olentzero 2024”.

Ekitaldiaren aurretik, 19:10 aldera, La Pamplonesa Udal Musika Bandak, musikaz girotuko du arratsaldea, itxaronaldia alaitzeko. Bestalde, ohikoa den moduan, Udaletxeko ezkaratza irekita egonen da, eta, bertan, berandu dabiltzan haurrek ikazkinarendako eskutitzak utzi ahal izanen dituzte haien eskaerekin, eta urtero Jaiotzazaleen Elkarteak Udalarendako egiten duen jaiotza ikusteko aukera izanen dute.

Olentzerok Udaletxe plazan egiten duen geldialdia ohiko desfilearen parte da, nahiz eta Muthikoren abesbatzak soilik lagunduta iritsiko den, orgarik eta animaliarik gabe. Jaietako desfilea 18:00etan hasiko da Iturralde y Suit kalean, handik Askatasunaren plaza, Paulino Caballero kalea, Nafarroako Gorteen kalea eta Carlos III.aren etorbidean barna, Gazteluko plazaraino joateko. Ondoren, Txapitelan barrena, Udaletxe plaza aldera abiatuko da. Ibilbidea osatzeko Mercaderes, Estafeta eta Amaia kaleak zeharkatuko ditu desfileak, hasitako toki berean amaitzeko, Iturralde y Suit kalean.

¿Te ha sido útil esta página?