Oinezkoen zein ibilgailuen zirkulaziorako ireki da antzinako Bosch fabrikaren orubeko urbanizazioaren zati bat Buztintxuri-Euntzetxikin, bide berri batekin, espaloi berriekin eta aparkatzeko toki gehiagorekin

Oinezkoen zein ibilgailuen zirkulaziorako ireki da antzinako Bosch fabrikaren orubeko urbanizazioaren zati bat Buztintxuri-Euntzetxikin, bide berri batekin, espaloi berriekin eta aparkatzeko toki gehiagorekin
Aurreikuspenen arabera urbanizazioa datorren urteko udaberrirako amaituta egonen da, eta aurrekontuak 1,6 milioi euro jo du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Buztintxuri-Euntzetxikik asteazkenean estreinatu du antzinako Bosch fabrikaren orubeko urbanizazio berriaren zati bat, Gipuzkoa etorbidearen eta Artikako udalerriaren artean. Iruñeko Udalak jendearentzat ireki du orubea zeharkatzen duen bide berria, bai eta hura mugatzen duten Maiatzeko Plazako Amak eta Santos Ochandátegui kaleetako espaloiak ere. Lanak aurrera doaz orubean egin diren bi etxabeetan, bata merkataritza jarduerarako eta bestea bizitegirako, eta aurreikuspenen arabera, urbanizazioa 2023ko udaberrian erabat amaituta egonen da.

Hirigintza Gerentziako Kontseiluak eta Hirigintza Batzordeak, Enrique Maya alkatearekin batera, Buztintxuri – Euntzetxiki –  Santa Engraziako Plan Partzialeko 23 C eta 24 C etxabeak berrurbanizatzeko lanak bisitatu dituzte. 26.734,75 metro koadrori eragiten dien jarduera orokorra da, eta bide berriaz, espaloiez eta aparkatzeko toki berriez gain, merkataritza-azalera handi bat eginen da Gipuzkoa etorbidetik gertuen dagoen etxabean. Beste etxabea amaitzeko bi etxebizitza-multzo  eginen dira, eta horien % 70a babes publikokoa izanen da, orubearen barnealdean egonen dira, elkarren artean perpendikularki kokatuta eta Artikako udal-mugartean dagoeneko eraikita dagoen eraikinarekiko simetrikoak.

Martxoaren 2021ean Gerentzia Kontseiluak behin betiko onetsi zuen 23C eta 24C etxabeak urbanizatzeko proiektua eta Borja eta Juan Llop Chocarrok osatzen duten taldeak idatzi zuen, obraren zuzendaritzaren adjudikaziodunak izan baitziren. Obras Especiales (OBENASA) enpresa da urbanizazio-lanen arduradun, eta 1.676.935 euroko aurrekontua dute. Obrak 2021eko irailean hasi ziren. Espedienteak barne hartzen du Udalak eta Geslur XXI SL enpresak –orubeen titularra Bosch erosi ondoren– sinatutako kudeaketa hitzarmena eremuko hirigintza garapenerako.

Jarraipena urbanizazioaren diseinuan

Urbanizazioa dagoeneko eginda dagoenaren jarraipen gisa planteatu da, espaloien zabalerari eta hiri-bilbeari dagokionez, bai Gipuzkoa etorbidean, bai Maiatzeko Plazako Amak eta Santos A. Ochandátegui kaleetan, bai Artikako bulebarrean. Lanak guztiz amaitu ez badira ere, interes publikoagatik zabaldu dira, hiri-espazioa, espaloiak, bidegorriak, bideak eta aparkalekuak berreskuratzeko. Egiteke dauden obrak urbanizazio berria kaltetu gabe egiten ahalko dira, eta merkataritza-ekipamendu berria zabaltzeko izapideek aurrera egin dezakete.

Urbanizazioari berari dagokionez, Maiatzeko Plazako Amak kalea osorik jarriko da martxan, kalearen alde batean baterian aparkatzeko tokiak gehituz. Espaloiak dagoeneko amaituta daude galtzadaren alde bietan, Gipuzkoako etorbidetik Artikako udal-mugarteraino. Santos Ochandátegui kalean bi zirkulazio-errei egin dira, orain arte bakarra baitzegoen. Bideko aparkatzeko tokiak berriro egonen dira erabilgarri, obren ondorioz azken hilabeteotan erabili ezin zirenak.

Bide berriak Maiatzeko Plazako Amak eta Santos Ochandátegui kaleak elkartzen ditu. Bi errei ditu eta asteazkenean martxan jarri da. Merkataritza-etxabean iparraldeko espaloia gaitu da, bai eta linean aparkatzeko toki berriak ere. Azkenik, Gipuzkoako etorbidean bidegorria berriz asfaltatu da, eta espaloiak 20 metroko zabalera izanen du, merkataritza-ekipamenduaren ondoko portxearen 5 metroak barne hartuta. Oinezkoen pasabideak irisgarritasun araudiarekin bat aldatu eta egokitu dira.

Egiteke dauden urbanizazio-lanak bat datoz erabilera publikora ireki ez den eremuarekin. Merkataritza-etxabeko espaloi tarte bat da, bide berriaren ondoan, eta bide berri horretara bertara eta Santos Ochandátegui kalera ematen duten bizitegi-etxadiko espaloiak eta bizitegi-etxadiko berdegunea. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-lanak datorren urteko udaberrian amaituko dira, berdegunea landatzeko eta ereiteko garai egokiago batean, eta, ondorioz, orduan amaituko dira urbanizazio-lan guztiak, aldi berean.

¿Te ha sido útil esta página?