Objektu galduen bulegoak 2.400 objektutik gora berreskuratu ditu festetan, besteak beste, betaurrekoak, poltsak, diru-zorroak, agiriak, telefonoak eta are taka-taka bat ere

Objektu galduen bulegoak 2.400 objektutik gora berreskuratu ditu festetan, besteak beste, betaurrekoak, poltsak, diru-zorroak, agiriak, telefonoak eta are taka-taka bat ere
266 objektu itzuli zaizkie jabeei bulegoan eta beren gauzak berreskuratzen ahalko dituzten 1.020 jabe identifikatu dira

foto

Iruñeko Udaleko objektu galduen bulegoak, Iratxeko Monasterioaren kalean, festak hasi zirenetik gaur goizeko 11:00ak arte, mota guztietako 2.410 objektu berreskuratu ditu. Instalazioan jasotako objektuen artean betaurrekoak, poltsak, diru-zorroak, agiriak, telefonoak eta taka-taka bat aurki daitezke. Kopurua iaz erregistratutakoa baino handiagoa da, orduan festek asteburu bakarra izan baitzuten.

Erregistratutako objektu guztietatik, 266 jabeei itzuli zaizkie eta 1.020 pertsonari jakinarazi zaie beren agiriak edo beste ondasun batzuk bulegoan daudela. Objektu gehienak mota askotako agiriak dira, eta batzuetan, diru-zorroarekin edo poltsarekin batera doaz. 115 telefono mugikor jaso dira, horietatik 80 dagoeneko entregatu dira eta 61 jaberi jakinarazi zaie beren aparatua udal-bulegoan dagoela.

Bulegoa 24 orduetan dago zabalik sanferminetan eta arreta ematen duten pertsonek jasotzen diren objektu guztiak erregistratzen dituzte, hala herritarrenak nola polizia-kidegoenak edo Iruñerriko Mankomunitatearenak. Agirien edo jabea identifikatzeko aukera ematen duten ondasunen kasuan, jabea aurkitzen saiatu eta beren ondasunak bulegoan jasotzeko eskatzen zaie. Ezin bada jabea identifikatu, produktua biltegiratu egiten da, harik eta eskatu arte eta jabeak bere legezko jabea dela egiaztatu arte.

Jabea identifikatu ez den kasuetan, balio txikiko objektuak, hala nola arropa, motxilak, poltsak edo aterkiak, hiru hilabetez gordetzen dira, eta orduan birziklatu egiten dira. Produktu elektronikoak –telefonoak, tabletak, ordenagailu eramangarriak...– sei hilabetez biltegiratzen dira. Agiriak urte betez biltegiratzen dira eta inork ez baditu eskatzen suntsitu egiten dira.

Berrerabiltzen ahal diren elementu guztiak, esaterako betaurrekoak, taka-takak eta gurpil aulkiak, epea amaitutakoak, GKEei ematen zaizkie; bizikletak, patinete elektrikoak eta tamaina handiko objektuak garabien udal-biltegira eramaten dira (San Roke kalea).

Bulegora jo salaketa jarri baino lehen
Objektu galduen bulegoa urte osoan zehar dago martxan, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:30etik 14:30era bitarte, eta sanferminetan 24 orduetan. Norbaitek objekturen bat galdu eta objektu galduen bulegoan egon daitekeela uste badu, bertara jo eta bere burua identifikatu beharko du, objektua identifikatu beharko du eta xehetasun zehatzak eman beharko ditu jabea dela egiaztatzeko, kasuaren arabera fakturekin, irudiekin edo jabea dela egiaztatzen duen edozein xehetasunekin ere justifikatu beharko du.

Lapurreta edo galeragatik salaketa jarri aurretik, objektu galduen bulegora jotzea gomendatzen da, bertan jaso izan balitz ere, ondorengo izapideak saihesteko, dokumentazioaren kasuan bezala.

OBJEKTU GALDUEN BULEGOA
Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra. Iratxeko monasterioa, 2

  • Sanferminetako ordutegia: 24 ordu (uztailaren 6tik 14ra)
  • Ohiko ordutegia: 08:30etik 14:30era (astelehenetik ostiralera)
¿Te ha sido útil esta página?