‘Nire tokian jarri. Ez okupatu’ udal kanpaina, mugikortasun urriko pertsonendako aparkaleku-plazen erabileraren errespetua bultzatzeko

‘Nire tokian jarri. Ez okupatu’ udal kanpaina, mugikortasun urriko pertsonendako aparkaleku-plazen erabileraren errespetua bultzatzeko
Aurten, orain arte, 175 salaketa jarri dira erreserbatutako plazetan txartelik gabe aparkatzeagatik
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gurpil-aulkiak txandakako aparkaleku-plazak okupatzen, tamaina errealeko figurak gogoratzeko mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako plazak bakarrik erabil ditzaketela berariazko txartelak dituztenek, eta “isunak” azpimarratzeko plaza horiek gaizki erabiliz gero hainbat laguni kalte egiten zaiela. Iruñeko Udalak “Nire tokian jarri. Ez okupatu” kanpaina abiatu du mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako aparkaleku-plazak errespetatzea sustatzeko.

Kanpainak herritarrak kontzientziatu nahi ditu plaza horiek modu egokian erabiltzeak duen garrantziaz, gizalegezkoak ez diren erabilerak eta jokabideak saihesteko, diru-zehapenak eragiten dituztelako, baina, batez ere, halako aparkaleku-plazak erabiltzeko eskubidea dutenen kaltetan doazelako. Kanpainaren hasiera gaur goizean egin da, Lizarra kaleak eta García Castañón kaleak bat egiten duten inguruan dauden zenbait aparkaleku-plazetan egin den ekintza batekin; bertan gurpil-aulkiak paratu dituzte “ziur zaude nire tokia okupatu nahi duzula?” leloarekin. Horrela, islatu nahi da mugikortasun urriko pertsona batek duen sentsazioa erreserbatutako aparkaleku-plazetan aparkatzeko txartela edukita ezin duenean aparkatu han egon behar ez zuten ibilgailuek bertan aparkatu dutelako. 

Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Lehendakaritza batzordeko kideak egon dira kanpainaren aurkezpenean. Hain zuzen, Lehendakaritza batzordean iazko azaroan onetsitako adierazpen batean du jatorria ekimenak, non premiatzen baitzen “herritarrei zuzendutako kontzientziazio-kanpainak egitera mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako aparkaleku-plazak uneoro errespeta daitezen”. Aurreikuspenen arabera, kanpaina martxoaren amaieran egitekoa zen, baina irailera arte atzeratu behar izan dute, koronabirusa dela-eta. 

Figurak eta “isunak” erreserbatutako plazen erabilera egokia gogoratzeko

“Nire tokian jarri. Ez okupatu” kanpainak beste zenbait kale-ekintza barne hartzen ditu, mugikortasun urriko pertsonendako erreserbatuko aparkaleku-plazak errespetatzeko beharra ikusgai jartzeko. 20 korporeo, gurpil-aulki batean dagoen neska edo mutil baten tamaina errealeko 20 figura, paratuko dituzte hirian barna erreserbatutako hainbat aparkaleku-plazatan. Figurak plaza horiek mugikortasun urri egiaztatua dutenek erabili behar dituztela ohartarazteko dauden seinaleetan paratuko dituzte.

Zehazki, honako eremu hauetan: ospitalegunean (Larrialdietako eraikinean, Vianako Printzearen Kanpo-kontsultetan eta Nafarroako Ospitaleguneko parking orokorrean); Sanduzelai, Txantrea, Zabalgune eta Buztintxuriko osasun-zentroetan; San Martín doktorearen zentroaren inguruetan; Gurutzeko plazan, Amaia kalean, Arrotxapeko Arga ibaiaren kalean, Belateko monasterioaren kalean, Iturrama kalean, Pío XII.aren etorbidean eta NUPeko parkingean.

Halaber, kanpainaren ideiarekin lotutako 80.000 txartel editatu dituzte, zirkulazio-isun itxurakoak, eta hirian aparkaturik dauden autoetako haizetakoetan paratuko dituzte. Horietan gogorarazten da “mugikortasun urriko pertsona baten tokian aparkatzen baduzu, okerrena ez dela ISUNA”, eta eskatzen da erreserbatutako aparkaleku-plaza horiek ongi erabil daitezela. La Llorona Comunicaciónek egin du kanpaina, eta 25.000 euroko aurrekontua du; hedapena osatzeko, iragarkiak jarriko dituzte egunkari, irrati, telebista, onlineko hedabide eta sare sozialetan. Erreserbatutako 600 aparkaleku-plaza baino gehiago

Iruñean, mugikortasun urriko 3.150 lagunek aparkatu dezakete erreserbatuta eta seinaleztatuta dauden 600 aparkaleku-plaza baino gehiagotan. 2020an, Iruñeko Udaltzaingoak 175 pertsona salatu ditu erreserbatutako aparkaleku-plaza horiek behar ez den moduan erabiltzeagatik, hau da, mugikortasun urria egiaztatzeko beharrezkoa den txartelik gabe aparkatzeagatik. Iaz 188 salaketa jarri ziren kontzeptu beragatik, eta 2018an, guztira, 360.

Udalak eta Udaltzaingoak azpimarratu nahi dute txartelak modu egokian erabili behar direla. Aurten, orain arte, 64 txartel kendu dituzte gaizki erabiltzeagatik; horietatik, 25 Udalak berak emandakoak, eta 39, beste udal batzuek emanak. Gaizki erabiltzeak 500 euroko isuna dakar. Horrez gain, zortzi espediente judizial ireki dira txartel horiek faltsuki erabiltzeagatik, titularrak hilda dauden kasuetan, edo datuak manipulatu dituztelako.

¿Te ha sido útil esta página?