Nieves Rodríguez Rodríguezen ‘La siembra de los números’, gaztelaniaz, eta Xabier Paya Ruizen ‘Beste behin batean’, euskaraz, izan dira irabazle Haurrendako Antzerki Testuen XXIX. Lehiaketan. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako lehiaketak aurten 207 lan jaso ditu, 194 gaztelaniaz eta 13 euskaraz, eta kopuru hori 2019an aurkeztu ziren 58 lanen hirukoitza baino gehiagokoa izan da (% 356, zehazki).
María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, Fuensanta Onrubia Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendariak eta Mónica Torre aktore, antzerki monitore eta epaimahaikideak euskarazko modalitatean eman dituzte jakitera irabazleen izenak eta lanak jakinarazi dituzte. Bi modalitateentzako saria 2.500 eurokoa da, antzezlanaren ekoizpenaz gain, hura taularatzeari begira.. COVID-19ak sortutako egungo egoeraren berezko ziurgabetasunak kontuan harturik, ‘La siembra de los números’ Nafarroako Antzerki Eskolako eguberrietako programazioan antzeztu ahal izatea aurreikusten da eta ‘Beste behin batean’ 2021erako ekoiztu daiteke, Iruñeko Udalak lagunduta.
‘La siembra de los números’´-en haurtzaro gogorra izan zuen emakume heldu baten oroimenean gordetako istorioa kontatzen da. Erresilientzia, ahalmen pertsonala eta maitasuna hartzen dira hizpide, indar basatiaren aurrean eta errealitate latzen artean unibertso sinboliko eta poetiko atseginak sortu eta iradokitzen dira. Testuan indar dramatikoa, literatur kalitatea eta xalotasuna batzen dituen maisutasuna eta heldutasuna nabarmentzen dira. Zolitasun handiz lantzen ditu haur errealek egun bizi ditzaketen gai ‘bortitzak’, hala nola, haurren esplotazioa, abusua eta bortxaketa edota abandonoa. Nieves Rodríguez Rodríguezek RESADen Antzerkigintza ikasi zuen, UCMen Sormenezko idazketa Masterra eta UNEDen Filosofia Praktikoa eta Teorikoa Masterra. Literatura eta Idazmen irakaslea da Madrileko Keinu Eskola Nazioartekoan.
Xabier Paya Ruizen ‘Beste behin batean’-ek zenbait ipuin klasikoen berrirakurketa kritikoa eta atsegina egiten du, non, haien esentzia errespetatuta, gizarte-aniztasunarekin bat egokitu eta inklusiboagoak bilakatzen baititu. Epaimahaiak literatur kalitate handiko testua dela nabarmendu du, bertsolaritza eta literatura dramatikoa artez nahasten dituena. Xabier Paya Ruizek Erdi Mailako Piano Ikasketen Ziurtagiria jaso zuen Itzulpengintza eta Interpretazioa titulua lortu zuen urte berean. Graduondoko ikasketa ugari eta bestelakoak ditu, adibidez, EIKEN ETA EITBek antolatutako ‘Gidoi Lantegia’ prestakuntza-programa; halaber, zenbait itzulpen-lan egin ditu, horietako batzuk antzezlanenak.
Lehiaketaren hedapenik handiena eta jasotako lanen kopururik handiena
Aurkeztutako lanak 2019an 58 izatetik aurten 207 izatera pasa dira. Gehikuntza gertatu da hala gaztelaniazko modalitatean –ia laukoiztu egin da kopurua, iaz 49 eta aurten 194– nola euskarazkoan – 9tik 13ra pasatu da, % 44 gehiago–. Kopuru hau lortzeko lehiaketaren hedapena ezinbestekoa izan da, 4.500 mailing bidalketa egin baitziren, bai eta, prentsa -oharrak, iragarkiak, argitalpenak eta espezializatutako zenbait aldizkari digitaletan eta Facebooken argitaratutako artikuluak ere. Latinoamerikatik gaztelaniaz bidalitako lan portzentaia handia nabarmena da, han haurrentzako dramaturgiak ospe eta kalitate handia baitu.
Aurten ere, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak egin dute lehiaketa honetarako deia, helburu hartuta haurrei zuzendutako dramaturgia sustatzea, antzerki garaikidea sendotzen eta bultzatzen laguntzea eta haurtzarotik antzerkigintzaren aberastasun kultural eta artistikoa handitzea. Antzezlanak aurkezteko epea apirilaren 9an ireki eta uztailaren 20an itxi zen. Aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia testuak aurkezteko moduan izan zen, helbide elektronikoaren bitartez bidaltzea derrigorrezkoa baitzen.
Honako hauek osatu dute gaztelaniazko testuak baloratzeko epaimahaia: Fuensanta Onrubia, Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendaria eta irakaslea, Sandra Aguerri, NAEn trebatutako zuzendaria, aktorea eta pedagogoa, eta Rosa Diaz, zuzendaria, aktorea eta egilea, 2011n Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatutako Haurrendako eta Gazteendako Eszena Arteen Sari Nazionala. Euskaraz, epaimahaia hauek osatu dute: Mónica Torre, aktorea, antzerki monitorea eta NAEko haurren taldeko kidea, Mónica Torre, aktorea, dramaturgoa, Calatea elkarteko kidea eta iazko lehiaketaren irabazlea, Maialen Díaz Urriza, eta Jon Kepa Zumalde, aktorea, egilea eta Markeliñe konpainiako kidea.