Sanferminen berri ematen duten nazioarteko komunikabideek tokiko produktuak ezagutu dituzte astearte honetan. Hainbat herrialdetatik etorritako zenbait kazetari akreditaturi harrera egin zaie Sarasate pasealekuan instalatutako karpan, non kalitate-zigilua duten era guztietako produktuak eskaintzen baitira: gozokiak, hestebeteak edo gaztak, Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak, likoreak eta artisau-garagardoa, baita pintxoak eta ogitartekoak ere. Karpa 12:00etatik 23:00etara zabalik dago, etenik gabe.
Harreran buru izan dira Sustapen Ekonomikoko eta Europar Proiekzioko zinegotzi berezi Koldo Martínez eta Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen elkarteko ordezkari Susana Orduna. Dastatzearen helburua da ikusgarritasuna ematea eta balioa ematea tokiko produktuei, ekoizleen lanari eta tokiko ekoizpenaren filosofia osoari, jasangarritasunari eta elikadura-ohitura osasungarriei egiten dioten ekarpenagatik. Gainera, bermatuta dago aurkeztutako produktuek kalitate ziurtatua dutela, eta hori eragile garrantzitsua da Iruñeko eta Nafarroako Foru Komunitate osoko ekonomiarentzat.
Karpa Cáritasen tonbolaren ondoan dago, pasealekuaren erdialdean-edo, eta normalean pintxoak eta ogitartekoak saltzeko gune bat dago, bai eta Nafarroako nekazaritzako elikagaiak erakusteko eta saltzeko gune bat ere. Ostalaritza ibiltariaren sektorearen eskaintzaren baliabide osagarri gisa pentsatuta dago, eta herritar orori zuzenduta dago, bereziki familiei.
Karpak 150 metro karratu eta sei espazio bereizi ditu. Ekimena lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da, honako hauek sinatua: Iruñeko Udala, Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseilua (CPAEN-NNPEK), Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologiaren Azpiegituren Institutua (INTIA), Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartea eta Bizilur ekoizle txikien kolektiboa.