Kondestablearen jauregian egonen da ikusgai gaurtik (martxoaren 31) maiatzaren 7ra ‘Artea Oinez 23’. Aurten Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak antolatzen duen Nafarroa Oinezeko jardueretako bat da erakusketa. Natura mehatxatua da 83 artistaren hausnarketaren ardatza. Egileek beren obren, sorten eta instalazioen bitartez ohartarazten dute ingurunearen gehiegizko erabilera bihozgabe eta arduragabeak ustekabeko eraginak dituen naturaren degradazioa eragiten ari dela eta hori gizakiendako suizida dela.
Edizio honetan, halaber, Asunción Goikoetxeari (Bakaiku, 1962) omenaldia egin nahi zaio. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, bere lanek jardun poetikoa zein politikoa aldarrikatzen dute, aniztasunaren ugaritasuna baieztatuz eta emakumeak, ikusezintasun sozial, politiko eta sinbolikoaren maila aldakor batek kolpatuak, ikusaraztearen aldeko apustua eginez Erakusketak ‘Hutsuneak/Vacíos’ bere lana jasotzen du, bere egungo une artistikoaren adierazgarri dena. Egilea gaur arratsaldean, 18:00etan, eginen den inaugurazio-ekitaldian izanen da.
Erakusketan hainbat hizkuntza eta teknika biltzen dira, eta azpimarragarria da osagarri esperimentala, ikusleak egungo artean eta bere proposamenetan murgiltzera gonbidatzen dituena. Jorge Urdánoz Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendariak, Iñigo Orella Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolako zuzendariak eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Federazioaren zuzendari eta erakusketaren komisarioak gaur goizean aurkeztu dituzte ‘Artea Oinez 2023ko’ edukiak.
Ikusgai dauden lanen gehiengoa abstraktua da eta, besteak beste, 83 sortzaileek erakundeari eskuzabaltasunez eman dizkioten eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak aurki daitezke. Artisten artean bere obra ezagutzera ematen duten emakume artisten ehunekoa (aurten 32 emakume dira) handituz doa.
Ikastolen Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa Kale Nagusiko 2. zenbakiko eraikineko lehen solairuko bi aretotan bisitatzen ahal da, astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Aste Santuan aretoak itxita egonen dira apirilaren 6an, 7an eta 10ean.
Artea Oinez 2023 Martxoaren 31tik maiatzaren 7ra Kondestablearen jauregia
- Xabier Agirre
- Elena Aitzkoa
- Faustino Aizkorbe
- Juan Aizpitarte
- José Ramón Anda
- Ibon Aranberri
- Txaro Arrazola
- Pello Azketa
- Txomin Badiola
- Nadia Barkate
- Baroja Collet
- Nestor Basterretxea
- Imanol Bengoetxea
- Argiñe Berastegi
- Clemente Bernad
- Carlos Cánovas
- Concha Cilveti
- June Crespo
- Josette Dacosta
- Bingen De Pedro
- Xabier De Zerio
- Naia del Castillo
- Fermín Díez de Ulzurrun
- Miren Doiz
- Mikel Eskauriaza
- Celia Eslava
- Andoni Euba
- Jon Mikel Euba
- Leopoldo Ferrán
- Gorka Flores & Maria Luisa Bengoetxea
- Txaro Fontalba
- Iñaki Garmendia
- Ángel Garraza
- Kepa Garraza
- Asunción Goikoetxea
- Patrik Grijalvo
- Mari Puri Herrero
- Reyes Ibarrondo
- Juan Jesús Ilundain
- Zaloa Ipiña
- Pello Irazu
- Alicia Irigoyen
- Carlos Irijalba
- Oier Iruretagoiena
- Fermín Jiménez Landa
- Vicente Larrea
- Mikel Lertxundi
- Sagri Mauleon
- Asier Mendizabal
- Juan Mieg
- Idoia Montón
- Ángela Moreno
- Xabier Morrás
- Rafa Munárriz
- Manu Muniategiandikoetxea
- Itziar Nazabal
- Itziar Okariz
- Mikel Okiñena
- Félix Ortega
- Eugenio Ortiz
- Fernando Pagola
- Julio Pablo Pérez
- Maider Perkaz
- Paco Polán
- Txuspo Poyo
- Sergio Prego
- Mari Jose Recalde
- Ana Riaño
- Javier Riaño
- Mabi Revuelta
- Ana Riaño
- Javier Riaño
- Koko Rico
- David Rodríguez Caballero
- Ixone Sádaba
- Dora Salazar
- Helena Santano
- José Antonio Sistiaga
- Juan Sukilbide
- Susana Talayero
- Darío Urzay
- Miren Ustarroz
- Azucena Vieites
- Maia Villot De Diego
- Begoña Zubero
- José Luis Zumeta