Nadia Fabo Andrések eta Joseba Esparza Gorraizek jaso dute “Iruña Hiria” Nazioarteko XVIII. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren

Nadia Fabo Andrések eta Joseba Esparza Gorraizek jaso dute “Iruña Hiria” Nazioarteko XVIII. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren
Modalitate bakoitzeko sari ekonomikoaren 3.000 euroak jasotzeaz gain, Pitx eta Ttau eta biok poema-liburu gisa argitaratu dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Kondestablearen jauregiko patioan banatu dute gaur goizean Iruñea Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Saria. Nadia Fabro Andrések, Pitx obrarekin, gaztelaniazko modalitatean, eta Joseba Esparza Gorraizek, Ttau eta biok

Sariak 3.000 euroko osagai ekonomikoa du kategoria bakoitzerako, eta baita zabalkunderako zati bat ere, poema-liburu irabazleak edizio inprimatuan argitaratzen baitira, hiriko liburu-dendetan salgai jartzeko. Hemezortzigarren edizio honetan, 453 poema-liburu aurkeztu dira, 336 gizonek eta 95 emakumek sortuak; horietatik 438k gaztelaniazko modalitatean parte hartu dute, eta 15ek euskarazko modalitatean. Madril, Andaluzia, Nafarroa eta Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoetatik bidali dituzte lan gehien. Beste hogeita hamar bat herrialdetatik ere iritsi ziren lanak, eta Argentina, Kolonbia eta Kuba gailendu ziren nazioartetik jasotako poema-bildumei dagokienez.  Lanen % 97 posta elektroniko bidez iritsi ziren sariketara. 

Nadia Fabo Andrésen Pitx lanari dagokionez, epaimahaiak espresioaren originaltasuna, arriskuaren zentzua eta lagunarteko hizkeraren eta hizkera lirikoaren arteko uztartze doitu eta eraginkorra aintzatetsi zituen. Era berean, nabarmendu zuen itxurazko soiltasunaren azpian esanahi askotariko geruzak aurkitzen direla, berrirakurtzera bultzatzen dutenak. Lanak askotariko gaiak ukitzen ditu, trebetasun nabarmenez lotuak. Joseba Esparza Gorraizen Ttau eta biok obran, epaimahaiak osotasunean duen kohesioa nabarmendu zuen, hitz-joko eta irudiei esker, aurrera egin ahala sakontasuna hartzen baitu, fonetika landuz, eta, azken finean, bertsoak irakurtzen dituena harrapatuz.  Estilo propio eta originala erakusten du lanak.

Edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute, gaztelaniazko modalitatean: Javier Asiáin Urtasun poeta eta idazkaria; Jesús Munárriz Peralta editore, itzultzaile eta poeta; Raquel Lanseros Sánchez poeta, eta Regina Salcedo Irurzun poeta eta Nafar Ateneoko Literatura eta Linguistikako batzordekidea. Euskarazko modalitatean, honako hauek osatu dute epaimahaia: Iban Garro Alzuri (iazko irabazlea); Unai Pascual Loyarte Denonartean argitaletxeko editorea; Ines Castiella Imaz Nafar Ateneoko idazkari eta Euskarako batzordekidea, eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidentea.

¿Te ha sido útil esta página?