Munduko poesia kaia dantza, antzerkia, poesia eta arte plastikoak uztartzen dituen euskarazko poesia-errezitaldia izanen da ostegunean Kondestablen

Munduko poesia kaia dantza, antzerkia, poesia eta arte plastikoak uztartzen dituen euskarazko poesia-errezitaldia izanen da ostegunean Kondestablen
Udalak eta Nafarroako Ateneoak antolatzen dute 19:30ean hasi eta sarrera librea duen jarduera hori
Poesía


Munduko poesia kaia izenburupean, euskarazko poesia-errezitaldia eginen da ostegunean Kondestablearen jauregiko patioan, 19:30ean hasita eta sarrera libreaz. Ikuskizunak poesia, dantza, antzerkia eta arte plastikoak uztartzen ditu: José Luis Otamendi idazleak errezitatuko ditu testuak eta Noemí Viana dantzariak eta Iraia Elías antzezleak ere parte hartuko dute.

Munduko Poesia Kaierak proiektua Susa argitaletxeak abiatu zuen 2014an, eta 30. zenbakira iritsi da dagoeneko. Bilduman argitaratutako olerkiak ardatz dituen ikuskizun honen abiapuntua izan zen hori. Poesiaren eta itzulpenaren ospakizuna, azken hamarkadetako poetarik handienen piezez osatua. Ikuskizunean ahots eta mugimenduz islatuko dira bilduma-sortatik hartutako testuak: poesia-errezitaldi hibridoa izanen da, zeinean egileek poesiari buruzko kontuak azaleratuko dituzten umorearen bidez, eta errezitatutako olerkiak gorputz-mugimendu bihurtuko.

Poesia ez ezik, antzerkia, dantza garaikidea eta gune eszenikoaren trataera artistikoa ere ikusten ahalko dira Kondestableko agertokian. Emanaldi ausarta eta ez ohikoa izanen da, MPK bilduma bera izan den bezalakoa; hamaika itzultzailek hizkuntzatik hizkuntzara egin duten ibilbidea antzeztuko da hizkuntzatik gorputzera, poemak mugimenduen hizkuntzara ekarriz. Funtsean, poema bakoitzak irakurlearengan sortzen duen uhin horretan sakontzeko xedez sortutako ikuskizuna izanen da.

 

Poesía

 

Beste bi poesia-errezitaldi urtea amaitu baino lehen

Iruñeko Udalaren eta Nafar Ateneoren arteko elkarlanaren fruitu, euskarazko beste bi poesia-errezitaldi eginen dira hemendik urtea amaitu bitarte, azaroan eta abenduan. Azaroaren 27an, asteazkenarekin, 19:30ean, Kondestableko areto gotikoan errezitaldia eginen dute Itxaro Bordak eta Jeremy Garatek. Itxaro Borda idazle euskaldunak poemak irakurriko ditu Jeremy Garat zuberotarrak musika-akonpainamendua egiten duen bitartean. 

Abenduaren 13an, ostiralarekin, Kondestablen eta 19:30ean ere, errezitaldi bat eginen da Joxan Artze idazle, sustatzaile eta aktibista euskalduna gogora ekarri eta goraipatzeko. Artze, Joxan… oroituz! izenburupean, Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek eta Andoni Salamero filologoak bideratuko dute saioa, non Artzeren olerkiak eta kantak interpretatuko baitira.

¿Te ha sido útil esta página?