Milagrosako Manuel de Falla kale ingurua zolatzeko lanak amaitu dira, eta obrak 2023ko hasieran amaituko dira

Milagrosako Manuel de Falla kale ingurua zolatzeko lanak amaitu dira, eta obrak 2023ko hasieran amaituko dira
Udalak 3,7 milioiko inbertsioa egin du berrurbanizatze-lan horietan, eta lorezaintza-lanak eta altzariak falta dira oraindik
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Urtebeteko lanen ondoren amaitzen ari dira Manuel de Falla kalearen inguruetako lanak. Dagoeneko amaitu dituzte zoladura-, seinaleztapen- eta argiztapen-lanak. Une honetan ureztatze-sistemak ezartzen eta lorezaintza-lanetan ari dira. Azken urratsa hiri altzariak jartzea izanen da; urte hasierarako jartzea aurreikusten da. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia eta Batzordeko kideak obren bilakaera ikusten izan dira gaur. Lanen aurrekontu osoa 3.769.103,06 eurokoa da, eta horietatik 883.256,56 euro Iruñerriko Mankomunitateak jarri ditu hornidura-sareak eta ur beltzen eta euri-uren sareak berritzeko.

Lanak 2021eko urriaren amaieran abiatu ziren eta hiru fasetan banatu ziren, proiektuaren tamaina dela eta; izan ere, Milagrosa auzoaren zati handi bati eragiten dio proiektuak, Zaragozako etorbideak eta Zangoza, Gayarre, Blas de Laserna eta Queiles Errekaren kaleek mugatutako eremuari, hain zuzen. Lehenbizi berrurbanizatu ziren kaleak Irati Errekaren kalea eta Urederra Errekaren kalearen zati bat izan ziren. Bigarren fasean Urrobi Errekaren kaleari eta Manuel de Falla kaleari heldu zitzaien, eta, orain egikaritzen ari den hirugarren fasean, Zaragozako etorbidearen eta Blas de Laserna kalearen artean dagoen kale horien zatian gauzatzen ari dira lanak. 

Obrek  kanalizazio berriak, hormigoia jartzea eta bideak zolatzea barne hartu ditituzte, eta horiei esker berdegune berriak eta egoteko eta paseatzeko eremuak sortu dira. Gainera, oinezkoendako lau plaza berri sortu dira; horietako bi Irati Errekaren kalean daude (Urederra Errekaren kalearekiko eta Urrobi Errekaren kalearekiko bidegurutzeetan) eta beste bi Manuel de Fallan.

Auzoko ardatz nagusiak
Jarduketa honek berekin dakar Milagrosa iparretik hegora (Irati Errekaren kaletik, Felisa Munárriz plazaraino) eta ekialdetik mendebaldera (Urrobi Errekaren kalearen eta haren jarraipenetik Manuel de Fallaraino) zeharkatzen duten erdiko bideak berritu eta berrantolatzea, oinezkoari lehentasuna emateko. Horrela, oinezkoendako eta bizikletendako bi ardatz garrantzitsu sortuko dira. Horretarako, bide horietan murriztu eginen da ibilgailuen zirkulazioa, eta bizilagunen eta zerbitzuen ibilgailuetara mugatuta egonen da; era horretan arindu eginen dira espaloi estuak zituelako eta ibilgailuen zirkulazioa gehiegizkoa zelako auzoan sortzen ziren metaketak, eta horiek berekin zekartzaten aparkatzeko arazoak, zaratak eta oinezkoendako segurtasun eza. Hori dela eta, obra hauek zirkulazioaren berrantolaketari lotuta doaz, trafikoa hirira sartzeko eta bertatik irteteko bide nagusietatik bideratuko baita, zirkulaziorako ibilbide berriak baliatuz.

Beraz, esku-hartze globala da auzoan egin dena, eta eremua biziberritu eta oinezkoendako espazio eta berdegune berri eta atseginagoak sortzera bideratu da, orografia konplexua, desnibel ugari eta joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetako higiezin ugari dituen hiriko eremu batean. 

Jarduera hau Iruñeko Udalaren GoGreen Estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horretan biltzen dira, hirian klima-aldaketaren kontra egiten diren jarduketa guztiak. 

¿Te ha sido útil esta página?