Mendigoiti eta El Lago de Mendillorri ikastetxeetako ikasleek belardi, zuhaitz, zuhaixka eta “harmaila-zapaldekin” naturalizatutako jolastoki berria dute

Mendigoiti eta El Lago de Mendillorri ikastetxeetako ikasleek belardi, zuhaitz, zuhaixka eta “harmaila-zapaldekin” naturalizatutako jolastoki berria dute
Uda honetan, ikastetxe publikoak hobetzeko lanetan, Udalak Azpilagaña, San Frantzisko eta Nicasio Landa ikastetxeetan eginen du lan
Irudia
Irudia
Irudia

Jada amaitu dira Mendigoiti eta El Lago de Mendillorri ikastetxeetako jolastokia naturalizatzeko lanak. Esku-hartze horri esker, orain ikasleek aisialdirako eta dibulgaziorako sortutako zuhaiztia duen belardiaz, parterre biribilez eta heskaiez gozatzen ahal dute. Gainera, hormigoizko harmailak eraiki dira, zapalda gisa, berdeguneen eta kirol anitzerako pisten arteko trantsizio-elementu gisa balio dutenak, kota-aldea 1,45 metrokoa baita. Pistetako plataformen arteko maila ezberdintasuna eremuetako zabalera guztian irekita dauden eskailera batzuekin konpondu da.

Lan horiek bi ikastetxeetako eskola-komunitateen eskaria ziren, aisialdirako zein hezkuntza-dibulgaziorako eta ingurumen-sentsibilizaziorako balio ahal duen espazio bat sortzeko.

Horrela bada, erraz mantentzen ahal den eta neurri handi batean naturalizatuta dagoen belardi natural bat sortu da; ez du ureztatzerik behar eta eskuz segatzen da. Eremu horretan hogeita hamar bat zuhaitz landatu dira, eta beste bi hormigoizkoa eta drainatzailea den pistaren jarraian dagoen lurzoruan; zuhaitzak koloretsuak dira udazkenean, udaberrian loratzean dira eta fruitu usaintsuak dituzte. Inguruan zuhaixkak dituzten eta diametro ezberdinetakoak diren parterreak paratu dira, bai eta egurrezko haur-jolas multzo bat ere.

Lanek 149.530 euroko aurrekontua izan dute, eta Erki Construcción Sostenible SL enpresak egin ditu. Jarduketa hori Iruñeko Udalak Go Green estrategiaren esparruan egiten dituen ekintzen baitan dago. Estrategia horrek klima-aldaketari aurre egitea xede duten ekintzak garatzen ditu hainbat arlotan.

Udalak udaro hiriko ikastetxe publikoak hobetzeko eta mantentzeko egiten dituen lanen artean, aurten, 2023an, Azpilagaña IPn, San Frantzisko IPn eta Nicasio Landa HLHIPn esku-hartzea aurreikusi da, eta ikastetxe horien kanpoko arotzeria ordezkatzeko lanak lizitazio prozesuan daude. Hiru esku-hartze horien hasierako aurrekontua 490.000 eurotik gorakoa da.

¿Te ha sido útil esta página?