Mendebaldea Haur Eskolako obrek jada gauzatutako egiturak erakusten dituzte, bai zabaldutako eraikinarenak, bai sarbideko markesina berrikoak ere

Mendebaldea Haur Eskolako obrek jada gauzatutako egiturak erakusten dituzte, bai zabaldutako eraikinarenak, bai sarbideko markesina berrikoak ere
Lanek 1,3 milioi euroko aurrekontua dute, eta eskolaren erabateko zaharberritzea eginen da bertako espazioak Nafarroako arauetara egokitzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Mendebaldea Haur Eskola guztiz eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute guneak egokitu eta berritzeko, eta horrela gisa honetako zentroen baldintzak ezartzen dituen Foru Dekretura egokitzeko. Lanak iazko azken hiruhilabetekoan hasi ziren, eta jada gauzatu dira zabaldutako eraikinaren zein Premín de Iruña pasealekutik haur eskolara sartzeko markesinaren egiturak.

Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak aurtengo abuztuan hasiko den ikasturterako amaituta egotea aurreikusten diren lanak bisitatu dituzte. Gauzatzen ari diren jarduketek bereziki eragiten diete lau moduluei, erdiko gunearen klima-egokitzapenari eta haurren babes eta segurtasun elementuak egokitzeari. Lanek 1,3 milioi euroko aurrekontua dute, eta Construcciones Fermín Osés SL enpresa ari da lanak egiten.

Gauzatu dira instalazioekin zerikusia duten lan gehienak, hala nola zoru erradiatzailea, aireztapen hoditeria, iturgintza, saneamendua eta argindarra, eta komun-ontziak eta entxufeak falta dira. Egun hauetan hezkuntza-guneen barruko banaketan ari dira lanean. Isolamendua paratu da horma eta sabaietan, akaberako zoladura egin da eta bukatzen ari dira fatxadako hormen estaldura bertikala. Honela, kanpoko eta barruko zurgintza, sabai aizunak eta beharrezkoa den guztia margotzea bakarrik dago egiteke. 

Mendebaldea Haur Eskola 1995ean eraiki zen, eta Premin de Iruña pasealekuaren eta Nafarroako etorbidearen elkargunean dago. Iazko ikasturtera arte, egonaldi osoko 82 leku eskaintzen zituen 0-3 urte bitartekoen zikloan, gaztelaniazko hizkuntza-ereduan eta Bularrekoen, Ibiltarien, Ertainen eta Nagusien moduluetan. Aurtengo ikasturtean haur-eskola itxita egon da guneen egokitzapena egin ahal izateko, eta 0-3 urte bitarteko haurrak beste zentro batzuetara joan ahal izan ziren. Eskolako langileak, guztira, 20 ziren, eta horiek arduratzen ziren zuzendaritzaz, haurren hezkuntzaz, sukaldaritzaz, sukaldean laguntzeaz, garbiketaz eta mantentze-lanez.

Eraikuntza zabaltzea Nagusien gune berria sortzeko

Eskolaren zaharberritzea hezkuntza-eremu guztia barrutik aldatzean datza, Nagusien modulu oso bat eraikitzea barne, baita komunen guneetako zati handi bat hobetzea ere. Eskola erdiguneko patio estali handi baten inguruan dago antolatuta, laukizuzena da eta forma horretatik bi hegal zabaltzen dira ipar-mendebaldera eta hego-mendebaldera, eta hor daude 0-3 urte bitarteko haurren 4 arreta moduluak. 

Hilabete hauetan orain arte Bularrekoen, Ibiltarien eta Nagusien guneak izan diren barruko guneak eraitsi dira, oinplano garden eta argitsua sortzeko, eta Ertainen moduluko eraikina zabaltzeari ekin zaio datorren ikasturtean Nagusiendako izan dadin. Gauzak honela, lanen ondoren, ipar-mendebaldean Ibiltari eta Ertainendako guneak egonen dira eta hego-mendebaldean Bularrekoen eta Nagusien moduluak. Haur eskola estalitako patioaren inguruan ordenatzen da, eta Bularrekoen, Ibiltarien, Ertainen eta Nagusien moduluen bihotza izaten jarraitzen du, bertara jotzen baitute denek. 

Proiektuak, jada existitzen zen eraikin bat handitzea denez, guztiz iraultzailea izan nahi du barrualdean, baina mimetikoa kanpoaldean, halako moduan non handitzea ez den ia nabaritzen. Hori horrela, gune berri bat sortu da, haurrendako seguruagoa eta baldintza hobeekin tenperaturaz, aireztapenaz eta argiztapenaz bezainbatean. Gune berri honekin lau moduluak 28/007 Foru Dekretuaren irizpide berriekin bat banatzen dira, haur-eskola guztiak araudi horretara egokitu behar baitira.

Jarduketa txikiak ere egin dira administrazio- eta zerbitzu-guneetan, eta osorik berritu dira sukaldea eta emakumezkoen aldagela ikusgarritasun eta zabalera handiagoa emateko, hurrenez hurren. 

¿Te ha sido útil esta página?