San Bartolome gotorlekuaren inguruan dagoen Media Lunako igogailu panoramikoa asteartetik igandera itxiko da mantentze-lanak egiteko. Espezializatutako langileek motorra aldatuko dute; pieza hori 2011ko otsailean igogailua inauguratu zenetik erabiltzen da eta urteen ondoriozko higadura dauka. Igogailu horrek 22 lagunendako edukiera du, eta urtean milioi bat bidaiari baino gehiagori ematen die zerbitzua.
Ez da igogailua ixten den lehen aldia. Igogailuak 20 metroko desnibela gainditzen du, eta II. Zabalgunearen eta Argako ibai-pasealekuaren arteko lotura errazten du Caparrosoko errotaren inguruan, Igeriketa Klubaren parean. Igogailua beste batzuetan itxi da aurretik mantentze-lanak egiteko, udari begira kabinako aireztapena hobetzeko edo zirga eta poleen egoera egiaztatzeko.
Erabiltzaileei igogailua itxi dela jakinarazteko, Iruñeko Udalak kartelak jarri ditu azpiegituraren inguruan, eta sarbideak hesituko ditu pieza aldatzen den bitartean.
MEDIA LUNAKO IGOGAILUA ALDI BATERAKO ITXITA EGONEN DA
- Otsailaren 27tik (asteartea) martxoaren 3ra (igandea) bitarte
- Motorra aldatzea