Iruña ilunabarrean zikloa aurrera doa: ostiralean, La Corcoles konpainiak Carena lana eskainiko die ikusleei O-ko Andre Maria plazan. Gune hori Iruñeko erdigunean dago, harresien gainean, eta bertan askotariko gaiekin lotutako jarduerak antolatzen dira: besteak beste, zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak, baita adin guztietarako ikuskizunak ere, doan.
Carena funanbulismo-ikuskizuna da, eta 2024an estreinatu zuten: Mariona Moyak kableen gainean egiten ditu akrobaziak, eta hala, artistaren sormen-unibertsoa oinarri hartuta, zirkua, dantza eta kale-antzerkia uztartzen dira. Proposamenak kale-ikuskizunen estreinaldi hoberenaren saria jaso zuen 2024ko Tárregako azokan (Lleida), eta EKO Pirineos de Circo proiektuan hautatu zuten. Solo bat da, eta ezinezko orekak egiten dira, arriskutsuak baina delikatuak, zirkuaren jatorriarekin lotura hertsia duen teknika modu berritzailean landuta.
Carena lana elkarlanean ekoiztu dute Centre d’Arts Escèniques El Canal de Salt zentroak, Territori Creatiu Fira Tàrrega 2024 programak eta Esbaiola't Jaialdiak. La Corcoles konpainiak 15 urteko ibilbidea du, eta 2015etik aurrera, nazioarteko ospea lortzen joan da. Estilo berritzailekoa, konpainiak begirada femeninoa aintzat hartuta sortutako lanak eta askotariko proiektu eta konpainiekin egiten duen elkarlana uztartzen ditu, antzezle gisa parte hartuta edo sormen-prozesuetan lagunduta.
IRUÑA ILUNABARREAN. O-KO ANDRE MARIA PLAZAN. 20:00ETAN. PARTE-HARTZE LIBREA
Abuztuak 15, ostirala
• Carena La Corcoles konpainia
• Zirkua / Dantza / Fisika
Abuztuak 22, ostirala
• Rube Alodeyá konpainia
• Zirkua / Zientzia / Fisika eta Umorea