
Mapamunditarrak proiektuaren 18. edizioak aurrera jarraituko du irailean eta urrian. Jaialdi artistikoak hainbat erakusketa, artistekin egindako topaketak, zinema dokumentalaren proiekzioak, performanceak eta lantegiak biltzen ditu, hiriko eta eskualdeko hainbat gunetan, hala nola Ziudadelan, Iturramako Civivoxean, Nafarroako Museoan, NUPeko El Sario eraikinean eta Atarrabiako Pilategian. Informazio guztia pamplonaescultura.es/eu eta Mapamunditarren webgunean webguneetan kontsultatzen ahal da.
Aurtengo izenburuak, ‘Gainazalaren azpian’, aurreko edizioetan garatutako ikerketa-ildoari heltzen dio berriro, ikusezinaren, itxuretatik haratago existitzen denaren esplorazioari, eta horrela, bat egiten du 2022ko ‘Ikus dezakedanaz haratago eta 2023ko ‘Atalasea’ leloekin. Iruñean, Ziudadelan dauden bi erakusketaren bidez eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean egindako zinema-ziklo baten bidez eskaintzen da proiektu hori.
Ziudadelako labea eta 6. poterna dira, hurrenez hurren, Olga Olivera-Tabeniren Sakonak eta Amaia Molineten eta Eriz Morenoren Hirugarren harria erakusketetarako aukeratutako guneak. Ekialdeko Pirinioetako eta Ebroren Erriberako hiru lekuri lotutako hiru lanek osatzen dute Sakonak erakusketa, eta Hirugarren harria lanak, berriz, hiru serie erakusten ditu, hiru toki enblematikotako memoria historikoari lotuak: Teufelsberg (Berlin), Carabanchel (Madril) eta Iruñeko presondegi probintzial zaharra eta Ezkabako gotorlekua. Bi erakusketak urriaren 29ra arte egonen dira ikusgai, asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
Zinema dokumentalaren proiekzioak
Zinema-zikloa datorren hilean hasiko da, Iturramako Civivoxean, arratsaldez izanen da, 19:00etan, eta sarrera doakoa, baina aurrez izena eman beharko da. Zikloa dokumentala izanen da, eta bi film, film ertain bat eta film labur bat proiektatuko dira. Urriaren 15ean, 22an eta 29an, asteartez, eginen diren hiru saioetan, pertsonen eta bizilekuen arteko loturak aztertuko dira, eta gizakiaren elkarrekintzak lurraldea nola eraldatzen duen.
Lehen proposamena, urriaren 15ean ,‘Marcher sur l’eau / Oinez ur azalean’ (Frantzia, 2021) Frantzia eta Belgikaren arteko koprodukzioa da, Aïssa Maïga zuzendariarena, Nigerren ur-putzu bat eraikitzeari buruzkoa. Bigarrena, hilaren 22an, Anne-Laure Boyerren Atlas ezkutua (Espainia, 2018) film laburra izanen da, Esako urtegia eraikitzearen ondorioz euren herria edo lurrak desagertzen ikusi dituzten lau belaunaldiren erretratua. Film laburrarekin batera, Maddi Barberren Urpean Lurra (Espainia, 2019) film ertaina proiektatuko da, Itoizko urtegia eraikitzean Nafarroako Pirinioetan urpean gelditu ziren zazpi herri eta hiru natura-erreserbari buruzkoa. Zikloa amaitzeko, urriaren 29an, Régis Sauderren ‘J’ai aimé vivre là /Pozarren bizi nintzen hor’ (Frantzia, 2020) dokumentala proiektatuko da, immigrazioari eta literaturari buruzkoa.
MAPAMUNDITARRAK 2024
ERAKUSKETAK
- Hirugarren harria, Amaia Molinet eta Eriz Moreno
- 6. poterna, Ziudadela Urriaren 27ra arte. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era
- 6. poterna, Ziudadela Urriaren 27ra arte. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era
- Sakonak, Olga Olivera-Tabeni
- Ziudadelako Labea. Urriaren 27ra arte. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era
- Ziudadelako Labea. Urriaren 27ra arte. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era
- Hormigoi armatuzko ametsak, Ignacio García Sánchez
- El Sario eraikina, NUP. Urriaren 25era arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara
- El Sario eraikina, NUP. Urriaren 25era arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara
- Atlas ezkutua, Anne-Laure Boyer
- Pilategia, Atarrabia. Urriaren 27ra arte. Ordutegia: larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
- Pilategia, Atarrabia. Urriaren 27ra arte. Ordutegia: larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
PROIEKZIOAK
- Marcher sur l’eau (Oinez ur azalean), Aïssa Maïga (2022, 1h 30’). Bilboko Institut Français institutuaren laguntzarekin
- Iturramako Civivoxa. Urriak 15, asteartea. 19:00etan
- Iturramako Civivoxa. Urriak 15, asteartea. 19:00etan
- Atlas Oculto (Atlas ezkutua), Anne-Laure Boyer (2018, 24’) eta Urpean Lurra, Maddi Barber (2019, 50’)
- Iturramako Civivoxa. Urriak 22, asteartea,19:00etan
- Iturramako Civivoxa. Urriak 22, asteartea,19:00etan
- J’ai aimé vivre là (Pozarren bizi nintzen hor), Régis Sauder (2020, 1h30)
- Iturramako Civivoxa. Urriak 29, asteartea, 19:00etan
- Iturramako Civivoxa. Urriak 29, asteartea, 19:00etan