Manuel José de Lararen ‘Retrato apócrifo’ eta Gotzon Plazaren ‘Insomnioa’ lanek jaso dute ‘Iruña Hiria’ XVI. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan

Manuel José de Lararen ‘Retrato apócrifo’ eta Gotzon Plazaren ‘Insomnioa’ lanek jaso dute ‘Iruña Hiria’ XVI. Poesia Saria gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan
Iruñeko alkateak eta Nafar Ateneoko lehendakariak gaur goizean banatu dituzte sariak Kondestablearen jauregiko patioan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Manuel José de Larak eta Gotzon Plazak gaur goizean jaso dute‘Iruña Hiria’ Nazioarteko XVI. Poesia Saria. ‘Retrato apócrifo’ eta ‘Insomnioa’ olerki-bildumak izan dira irabazleak gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako lehiaketaren edizio honetan 424 lan aurkeztu dira, 409 gaztelaniaz eta 15 euskaraz.

Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko lehendakariak gaur goizean banatu dituzte sariak Kondestablearen jauregiko patioan. Banaketaren aurretik, Javier Asiáin epaimahaiko idazkari eta Literatur Sarien batzordekideak lehiaketan saritutako lanen akta irakurri du. Manuel José de Larak eta Gotzon Plazak 3.000 euroko saria eta beren lanekin argitaratutako liburua jaso dute, bai eta Udaletxeko fatxadaren irudi bat ere. 

Gaztelaniazko modalitatean aurkeztutako hamar lanetatik lau, hau da 409tik 160, Espainiaz kanpotik heldu ziren, sariaren nazioarteko izaera berretsiz. Argentina, Kuba, Mexiko eta Peru diratestuak igorri zituzten hogei bat herrialdeetatik batzuk. Beste 249 poema-liburu beste autonomia-erkidego batzuetatik heldu ziren, batez ere, Andaluzia eta Madrildik. Nafarroatik 6 lan jaso ziren gaztelaniaz eta beste 6 euskaraz. Gainerakoan, parte-hartzea honela osatu da euskarazko modalitatean: Gipuzkoatik 3, Bizkaitik beste 3, Arabatik 1 eta Ipar Euskal Herritik 2 lan jaso dira.

Gaztelaniazko modalitateko epaimahaikideak honako hauek izan dira: Pedro Salaberri Nafar Ateneoko lehendakaria; Jesús Munárriz Peralta editore, itzultzaile eta poeta; Ana Martínez Mongay poeta eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna, eta Javier Asiáin Urtasun poeta. Euskarazko modalitatean, berriz, honako hauek osatu dute epaimahaia: Lierni Azkargorta Ruiz de Egino aurreko edizioaren irabazlea; Unai Pascual Loyarte Denonartean argitaletxeko editorea, eta Inés Castilla Imaz Nafar Ateneoko Euskara-batzordeko kidea.

Lan irabazleei eta egileei buruz
Manuel José de Lara Ródenasen ‘Retrato apócrifo’ lanari dagokionez, epaimahaiak nabarmendu du bere poesiak ‘berezko argiz dir dir egiten duela, edozein irakurlerendako ulertzeko moduko hizkuntza duela eta norberaren egiak unibertsal egiten dituela hitzaren bidez”. Era berean, azpimarratu dute “ofizioa duen liburu bat dela, egileak oso ondo mamitua, non bereziki nabarmentzen baitira poema metaliterarioak”.

Manuel José de Lara huelvarra Historian doktorea da Sevillako Unibertsitatean, Historia Modernoko irakasle titularra Huelvako Unibertsitatean eta Real Academia Sevillana de Buenas Letraseko akademikoa. Historialari gisa, artikuluak idatzi, kongresu zientifikoetan hitzaldiak eman eta hainbat liburu argitaratu ditu. Poeta gisa, hiru obra argitaratu ditu, 2020an Salvador Rueda poesia saria jaso zuen, eta prentsan eta literatur-aldizkarietan poemak eta artikuluak idazten ditu.

Gotzon Plaza Jaioren ‘Insomnioa’ lanak “idazleak teknika bikain menperatzen duela, eta horrek olerki-bildumari dotorezia maila nabarmena ematen diola” erakusten du. Egileak “zentzu osoa ematen dio hautatutako gaiari, eta, aldi berean, hainbat gogoeta planteatzen ditu”. “Egituragatik zein estiloagatik, dinamismoa lortzen du olerki-bilduma osatzen duten bertsoen irakurketan”.

Gotzon Plaza bilbotarra Informatikan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta 2015etik hogeita hamar bat literatur lehiaketa eta sariketetan parte hartu du, zeinetan bi bigarren postu lortu baititu –Mungiako Lauaxeta Poesia Sarian 2016an eta 2017an– eta bitan finalista izan baita, Kimetz Ordiziako Kontaketa Lehiaketan eta Aztarnak Ipuin Laburren Lehiaketan (Donostia), biak 2021ean. Halaber bi lan argitaratu ditu, ‘Mintzairak’ 2016an eta ‘Orfeoren jaitsiera’ 2017an.

¿Te ha sido útil esta página?