Maketen areto berria, Trinitariosko Tren Parkeko berrikuntza nagusia

Maketen areto berria, Trinitariosko Tren Parkeko berrikuntza nagusia
Aste Santuko eskola-oporraldian, zabalik egonen da astelehenetik igandera, 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan baita arratsaldez ere, 18:00etatik 20:00etara
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Trinitariosko Trenbidearen eta Bide Berdeen Interpretazio Zentroa, Trenaren parkea ere deitua, aukera bikaina da Aste Santuko eskola-oporraldian aisialdiaz gozatzeko, bai haurrendako eta bai helduendako. Zabalik egonen da jaiegun guztietan, apirilaren 27ra arte, 11:00etatik 13:00etara. Larunbatetan arratsaldez ere bai, 18:00etatik 20:00etara. Trenbidearen Lagunen Nafarroako Elkarteak (ANAF) kudeatzen du zentroa, eta 6.740 metro karratu hartzen ditu Arga ibaiaren ondoan. Besteak beste, ibilbide bat eskaintzen dute trenez, erakusketak ere izaten dituzte eta beste zenbait jarduera antolatzen dituzte.

Denboraldi honetan, erakusketen areto berria zabaldu dute, ia bi urtez hor lanean aritu ondoren. Hiru maketa mota jarri dituzte. Deigarriena H0 maketa da (1:87 eskalan egina, benetakoa baino 87 aldiz txikiagoa alegia): besteak beste, Tafallako tren-geltokia, Trinitariosko Trenaren Parkea bera, lokomotorren gordailu bat eta garai batean Arrotxapean zegoen Irati trenbidearendako zubia erakusten ditu. Antonio Cortések, Carlos Chocarrok eta Juanma Matarranzek egin dute maketa. Beste bi maketak N motakoa (1:160 eskalan egina) eta LGB motakoa dira (1:22.5). LGB maketa sabaian jarri dute, eta hainbat tren ikusten dira bisitarien gainean batetik bestera hegan bezala. Aretoa berritzeko, lan handia egin behar izan dute kableak eta argiak jartzen eta xehetasunak fintzen, eta lan horri esker, bisitariek mota guztietako birsorkuntzak ikusten ahal dituzte. 

Areto berriaz gain, Trenaren parkeak lokomotorrean ibiltzeko aukera eskaintzen du oraindik ere: eskalan eginiko benetako trenen birsorkuntzak ikusten dira ibilbidean. Aurtengo denboraldirako ibilbide berriak sortu dituzte, hala nola Trinitario Express: tren horretan kafetegia, ohe-bagoiak eta lehen mailako eserlekuak daude. Ibilbide hori gainerakoak baino luzeagoa da, eta edariren bat eta jateko zerbait emanen dute. Parkeak eskalan eginiko lokomotorren 12 birsorkuntza ditu; horietako bi elkartearenak dira, eta beste hamarrak, bazkideenak.

Halaber, liburutegi bat eta erabilera anitzeko areto bat ere badituzte zentroan. Trenaren Ikasgelan, Irati trenbideari buruzko bideo historiko bat ikusten ahal da, ikasleei zuzendua bereziki. Museo txiki bat ere badago, eta trenbideekin lotutako hainbat garaitako objektuak jarri dituzte ikusgai. 

Sarrerak 2 euro balio du 14 urtetik beherakoendako; 3 euro helduendako, eta 1,5 euro desgaitasunen bat dutenendako. Gainera, 15 lagunetik gorako taldeendako sarrerak ere badira, 2 euroan.  Bost urtetik beherako adingabeek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Trenaren Parkearen webgunean ikusten ahal da ordutegien eta tarifen inguruko informazio guztia. Berritu egin dute ataria, informazio eguneratua trenaren historian gehien erabili izan diren tipografia eta koloreak oinarri hartuta sortutako diseinuarekin eskaini ahal izateko.


TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA

  • Non dagoen: Trinitarios parkea, Gipuzkoako etorbidea 1. 

  • Aste Santuko eskola-oporraldiko egutegia eta ordutegia:

    • Apirilak 22 – 25, 11:00 – 13:00.

    • Apirilak 26, larunbata: 11:00 – 13:00 eta 18:00 – 20:00.

    • Apirilak 27, igandea: 11:00 – 13:00.

    • Maiatzak 1, osteguna. 11:00 – 13:00.

  • Urriaren 26ra arte (sanferminetan izan ezik)

    • Larunbatetan: 11:00 – 13:00 eta 18:00 – 20:00.

    • Igandeetan: 11:00 – 13:00.

    • Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean ere (jaiegunak biak) zabalik egonen da, 11:00etatik 13:00etara. 

  • Prezioak: sarrerek 2 euro balio dute 14 urtetik beherakoendako; 3 euro helduendako, eta 1,5 euro desgaitasunen bat dutenendako. 15 lagunetik gorako taldeendako, berriz, 2 euro.

  • Argibide gehiago, www.parquedeltren.com/eu/ webgunean

¿Te ha sido útil esta página?