Maitasun-harreman musikala, komedia, animaziozko filmak eta Almodóvarren azkena, horra Udalaren ‘Zinema-gauak’ zikloaren proposamenak datorren asterako

Maitasun-harreman musikala, komedia, animaziozko filmak eta Almodóvarren azkena, horra Udalaren ‘Zinema-gauak’ zikloaren proposamenak datorren asterako
Filmen proiekzioa 22:00etan izango da, sarrera libreaz baina edukiera kontrolatuaz, eta nahitaez maskara erabili beharko da


Cine

Datorren astean ‘Zinema-gauak’ izanen dira berriz ere aurten proiekzioetarako prestatu diren bost espazioetan, non COVID-19aren kontrako segurtasun-neurriak beteko baitira. Astelehenean, López frontoian (Iturrama), ‘Ha nacido una estrella’ (AEB, 2018, 135’) ikusi ahal izanen da. Maitasun-harreman musikal honen soinu-banda hainbat jaialditan saritua izan zen. Bradley Cooper eta Lady Gaga dira protagonistak eta musikaren munduan ospe handia duen izar baten istorioa kontatzen du: gau batez ikuskizunen munduan aurrera egiteko borrokatzen ari den artista gazte bat ezagutu eta maiteminduko da.

Astearteko proposamena ‘Perdiendo el Este’ (Espainia, 2018, 89’) komedia espainiarra da, Txantreako Salestarretan ikusgai izanen dena. Umorea baliatuta, filmak belaunaldi galduaren ohiko istorioa kontatzen du: aukeren bila atzerrira joatea, kasu honetan Ekialde Urrunera. Carmen Machi, Leo Harlem, Fele Martínez eta Javier Cámara aktore komikoek osatzen dute antzezle-zerrenda.

Astearen erdialdean, abuztuaren 19an, asteazkenarekin, Alde Zaharrak hartuko du lekukoa. Ezpeletaren jauregian haurrendako ‘Smallfoot’ (AEB, 2018; 96’) filma proiektatuko da, euskaraz. Animaziozko film honek aldatu egiten du ‘Bigfoot’-ari buruzko ohiko ikuspegia. Oraingoan Yetiak gizaki bat topatzen du, eta aurkikuntzak haren gizartea, primate itxurako izaki legendarioz osatua, astintzen du. Ostegunean zinema-hitzordua Milagrosaraino doa, José Vila ikastetxe zaharreraino, alegia. Bertan ‘Mascotas 2’ (AEB, 2019, 85’) proiektatuko da, izen bereko film arrakastatsuaren bigarren zatia. Universal estudioen 3D animaziozko filma hau ikusle guztientzat egokia da, eta txakur eta katu hiztunek eguneroko abenturak kontatzen dituzte, umorez.

Asteburuarekin batera, El Lago de Mendillorri IPan, Pedro Almodóvar Mantxako zinemagilearen azken filma proiektatuko da, sari ugari irabazi dituena: Dolor y gloria (Espainia, 2019, 108’). Antonio Banderas heldua du protagonista eta gainbehera doan zinema-zuzendari baten bizitzan ematen diren elkar-aurkitze sorta bat kontatzen du. Jose Luis Alcaina argazki-zuzendari duela, zazpi Goya sari irabazi zituen, film, zuzendari, aktore eta gidoirik onenak barne. Banderasen lana saritua izan zen, baita ere, Cannesen eta zinema Europarrean, eta babestua New Yorkeko Kritikarien Elkargoan, beste izendapen ugariekin batera.

Filmak 22:00etan proiektatuko dira, sarrera librea da, baina edukiera kontrolatuko da (aurreikusitakoarekin bat, eszenatoki bakoitzean 100 eta 150 eserleku artean izanen dira). Saioek iraun bitartean, leku guztietan, derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea eta proiekzio-guneetan hidrogel-banagailuak izanen dira. Sarbidean bertaratzen direnen kontaktu-datuak hartuko dira eta eserlekuen artean COVID-19aren kontrako osasun-segurtasuneko neurriek gomendatutako tartea beteko da.

Zinema-gauak 2020

22:00

Sarrera librea

Astelehena

    • López frontoia. Iturrama

Abuztuak 17

  • Ha nacido una estrella (AEB, 2018, 135 ‘)

Asteartea

    • Salestarrak. Txantrea

Abuztuak 18

  • Perdiendo el Este (Espainia, 2018, 89’)

Asteazkena

    • Ezpeletaren jauregiko patioa.

Abuztuak 19. Euskaraz

  • Smallfoot (AEB, 2018; 96’)

Osteguna

    • José Vila ikastetxea. Milagrosa

Abuztuak 20

  • Mascotas 2 (AEB, 2019, 85’)

Ostirala

    • El Lago de Mendillorri ikastetxe publikoa. Mendillorri

Abuztuak 21

  • Dolor y gloria (Espainia, 2019, 108’)