Ingurumen Hezkuntzako Museoan, maiatzean, helduendako Bizieskola programako bederatzi ikastaro eginen dira. Maiatzaren 4an, astelehenarekin, irekiko da izena emateko epea eta maiatzaren 7an, ostegunarekin amaituko da, eta 010 – 948 420 100 telefonora deituta egin behar da. Ikastaroak doan dira eta 86 ikaspostu eskaintzen dira hiru maila hauetan: bizikletan ibiltzen ikasteko, trebetasunak hobetzeko eta hirian bizikletaz modu seguru, jasangarri eta autonomoan mugitzeko ohiturak finkatzeko.
Hastapeneko (1. maila) lau ikastaro eskaintzen dira, bizikletan ibiltzen ez dakitenendako. Ikastaroak bi aste iraunen ditu eta ordu eta erdiko saioak eginen dira astean bitan; goizez zein arratsaldez egiteko aukera egonen da. Zirkulaziorik gabeko zirkuitu itxia erabiliko da honako hauek ikasteko: bizikletaren segurtasunari buruzko baldintza orokorrak, balaztak kontrolatzea, martxan jarri eta gelditzea eta bizikleta joan nahi den tokira bideratzea, besteak beste. Gehienez ere 9 lagunek osatuko dituzte taldeak.
Bizikletan ibiltzen jakin arren gidatzean kontrol handiagoa eduki nahi dutenendako trebakuntza-ikastaroak (2. maila) prestatu dituzte. Lau ikastaro dira eta bakoitzean 9 leku daude, ordu eta erdiko saioak eginen dira dira astean bitan, bi astez. Edukia honakoa izanen da: balaztak eta martxak erabiltzea, distantziak kontrolatzea oztopo finko eta mugikorren aurrean eta atzerantz begiratuz zuzen joateko trebetasuna, besteak beste. Zirkulaziorik gabeko zirkuitu batean eginen da.
Azkenik, zirkulazio-ikastaroa (3. maila) eginen da, bizikleta erabiltzen dakitenek ikasitakoa finkatzeko. Bizikletan zirkulatu baina oraindik espaloietan ibiltzen direnendako da. Hiriko gune lasaietan barna zirkulatzeko praktikak eginen dira, benetako trafikoarekin. Kalean kokatzen irakatsiko zaie, modu eraginkorrean seinaleztatzen, bidegurutzeetan ezkerrera eta eskuinera biratzen eta arriskua hautematen, besteak beste. Talde bakarra osatuko da, 16 pertsonakoa, gehienez ere, eta bi orduko lau saio eginen dira bi astetan zehar.
BIZIESKOLAKO IKASTAROAK HELDUENDAKO. 2026KO MAIATZA
1. maila. Hastapen-maila
(1. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 10:00etatik 11:30era (9 laguneko taldea)
(2. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 17:00etatik 18:30era (9 laguneko taldea)
(3. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 18:30etik 20:00etara (9 laguneko taldea)
(4. taldea). Maiatzak 13 (asteazkena), 14 (osteguna), 20 (asteazkena) eta 21 (osteguna), 10:00etatik 11:30era (9 laguneko taldea)
2. maila. Trebatzea
(5. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 11:30etik 13:00etara (9 laguneko taldea)
(6. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 17:00etatik 18:30era (9 laguneko taldea)
(7. taldea). Maiatzak 11 (astelehena), 12 (asteartea), 18 (astelehena) eta 19 (asteartea), 18:30etik 20:00etara (9 laguneko taldea)
(8. taldea). Maiatzak 13 (asteazkena), 14 (osteguna), 20 (asteazkena) eta 21 (osteguna),11:30etik 13:00etara (9 laguneko taldea)
3. maila. Zirkulazioa
(9. taldea). Maiatzak 13 (asteazkena), 14 (osteguna), 20 (asteazkena) eta 21 (osteguna), 17:00etatik 19:00etara (14 laguneko taldea)