Iruñeko Udalak zakurrak amorruaren kontra txertatzeko eta identifikatzeko udaberriko kanpaina eginen du, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra, Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroan, zeinak instalazioak estreinatu berri baititu lokalak handitu eta modernizatzeko lanak egin ondoren. Legeak nahitaezkotzat jotzen ditu bai txertoa jartzea bai identifikazioa. Zerbitzua Iruñean erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta dago. Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Nafarroa etorbideko zubiaren ondoan. Nafarroako Unibertsitateko errepidetik sar daiteke,Zaragozako etorbidetik etorriz gero, zubira iritsi aurretik, hain justu.
Txertoa jarri eta mikrotxip bidez identifikatzeagatik 41 euro ordaindu behar dira; zakurrak identifikatuta badaude eta txertoa soilik jarri behar bazaie, 21 euro; eta bakarrik identifikatzeko mikrotxipa jarri behar bazaie, 31 euro. Tasa horiek zentroan bertan ordaintzendira, eskudirutan edo banku-txartelaz. Aurreko urteetako kanpainei erreparatuta, aurreikusi da datozen egunetan 125 zakur inguru joanen direla mikrotxipa eta txertoa jartzera, edo txertoa berriro jartzera Kanpainaz arduratuko diren albaitariek honako ordutegi hau izango dute arta emateko:: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Argibide gehiago nahi izanez gero, 948420996 telefonora edo 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da (948 420100 telefonora, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).