
2024ko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga –zirkulazioaren gaineko zerga delakoa– borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 17ra arte egonen da zabalik, eta Udala apirilaren 2tik aurrera hasiko da 2024ko urtarrilaren 1ean Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan erroldatuta zeuden 122.206 ibilgailuei dagozkien ordainagiriak etxeetara igortzen.
94.956 ordainagiri bidaliko dira eta horien % 77,88 (73.953) banku-helbideratzearen bidez kobratuko dira. Maiatzaren 17an bertan zenbatekoak zergadunen kontuetan kargatuko dira. Helbideratutako ordainagiriei esker 8.352446,30 euro eskuratuko dira, Iruñeko Udalak, aurreikuspenen arabera, bilduko dituen 10,68 milioi euroen % 78,21. Zirkulazioaren gaineko zerga urtarrilaren 1ean ibilgailuen titularrak ziren pertsonei igorriko zaie. Urtean zehar egiten diren helbidearen edo ibilgailuaren titularraren aldaketak hurrengo urteko zergan aplikatuko dira.
2024an Nafarroako Gobernuak ez du aldatu zirkulazioaren gaineko zergaren tarifen zenbatekoa, 2023koarekin alderatuta. 5,62 eurotik (ziklomotorrendako zerga) 278,77 eurora (50 eserlekutik gorako autobusak) bitartekoak dira. Turismoei dagokienez, tarifa txikiena 22,30 euro da, 8 zaldi fiskal baino gutxiagokoendako, eta, tarifa altuena, aldiz, 167,30 euro, 16 zaldi fiskal baino gehiagokoendako. Urtean zehar ibilgailu berriei alta ematen bazaie edo behin betiko baja ematen bazaie, tarifak hiruhilekoka hainbanatuko dira.
Non ordaindu
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udaleko Diruzaintzan ordaintzen ahal dira (Merkatuko k. 7-9, bigarren solairua) astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era, eta Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.pamplona.es). Banku-entitate kolaboratzaileetan (Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell) ere ordaintzen ahal dira, bakoitzak ezarritako bulegoetan eta ordutegietan.
Ordaintzeko moduaren inguruko zalantzak edo kontsultak, helbideratzeak edo ordainagiriekin zerikusia duen beste edozein gai telefonoz erantzunen dira 010ean (948 420 100) eta Aldizkako Tributuetako departamentuko telefonoetan (948420245, 948420250 eta 948420251), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Halaber, aurrez aurreko arreta emanen da Zergadunendako Arreta Bulegoan aurrez hitzordua eskatuta, Merkatuko kalean bertan (7-9, beheko solairua), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Hitzordua telefonoz eskatzen ahal da 010ean eta www.pamplona.es/eu webgunean.
Maiatzaren 10era bitarte ordainagiriaren ordainketa helbideratzen ahalko da, edo helbideratutakoen kasuan, ordainketa igorriko den kontua aldatu. Data hori igarota, ezin izanen da helbideratu edo aldatu ordainagiriaren helbideratzea, eta jakinarazitako edozein aldaketa edo helbideratze ondorengo ordainagiriei aplikatuko zaie.
Maiatzaren 17tik aurrera, borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko ordainagiriak kobratzeko betearazteko epea abiatuko da, eta hurrengo egunetik aurrera % 5eko premiamendu-errekargua sortu eta aplikatuko zaie. Premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean, errekargua % 10ekoa izanen da. Behin epe hori igarota, premiamendu-errekargua % 20koa izanen da, eta borondatez ordaintzako epea (maiatzak 17) amaitu zenetik sortutako berandutze-interesak kobratuko dira, eta zorra kobratzeko enbargo-prozedura abiatuko da.
2024ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga)
Turismoak
- 8 zaldi fiskal baino gutxiagokoak: 22,30 euro
- 8 zaldi fiskaletik 12 zaldi fiskalera artekoak: 62,72 euro
- 12 zaldi fiskaletik 16 zaldi fiskalera artekoak: 133,78 euro
- 16 zaldi fiskal baino gehiagokoak: 167,30 euro
Autobusak
- 21 eserleku baino gutxiagokoak: 156,08 euro
- 21 eserlekutik 50era bitarte: 223,01 euro
- 50 eserleku baino gehiagokoak: 278,77 euro
Kamioiak
- 1.000 kilo baino karga erabilgarri txikiagokoak: 78,13 euro
- 1.000 eta 2.999 kilo arteko karga erabilgarrikoak: 156,08 euro
- 2.999 eta 9.999 kilo arteko karga erabilgarrikoak: 223,01 euro
- 9.999 kilo baino karga erabilgarri handiagokoak: 278,77 euro
Traktoreak
- 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak: 38,32 euro
- 16 zaldi fiskaletik 25 zaldi fiskalera artekoak: 76,61 euro
- 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak: 153,02 euro
Atoiak eta erdiatoiak
- 1.000 kilo baino karga erabilgarri txikiagokoak: 39,10 euro
- 1.000 eta 2.999 kilo arteko karga erabilgarrikoak: 78,13 euro
- 9.999 kilo baino karga erabilgarri handiagokoak: 156,08 euro
Motozikletak eta ziklomotorrak
- Ziklomotorrak: 5,62 euro
- 125 cm3 arteko motozikletak: 8,44 euro
- 125 cm3 baino gehiagotik 250 cm3 arteko motozikletak: 13,98 euro
- 250 cm3 baino gehiagotik 500 cm3 arteko motozikletak: 27,56 euro
- 500 cm3 baino gehiagotik 1.000 cm3 arteko motozikletak: 55,16 euro
- 1.000 cm3 baino gehiagoko motozikletak: 110,30 euro
Furgonetak
- 525 kiloko karga erabilgarrira artekoak: turismoen tarifa
- 525 kilo baino karga erabilgarri handiagokoak: kamioien tarifa