Lumen izurriteak sendagai bat dauka, baina labirinto baten erdiguenan dago: Corral kaoseko animaliak hura topatzen saiatuko dira bihar, uztailak 10, Karlos III.aren etorbidean

Lumen izurriteak sendagai bat dauka, baina labirinto baten erdiguenan dago: Corral kaoseko animaliak hura topatzen saiatuko dira bihar, uztailak 10, Karlos III.aren etorbidean
Haurren Eguneko kalejirak trikimako gaineko koreografiak, malabare-jokoak eta akrobaziak ditu
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Scura Splats konpainiak bihar, uztailak 10, Haurren Eguna programa ofizialean, Corral kaos ikuskizuna aurkeztuko du. Kale animazioko obra ibiltaria da, eta pertsonaiek koreografiak, malabare-jokoak eta akrobaziak eginen dituzte trikimako gainean, ikusleen parte-hartze aktiboarekin. Proposamena 21:00etan hasiko da, Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren inguruan.

Corral kaosen, oilategi bateko oiloei eta oilarrari lumen izurritea izenez ezagutzen den gaixotasun arraro batek eraso egin die. Heriotza izanen da halabeharrezko amaiera, konponbiderik aurkitzen ez badute. Sendagaia aurkitzeko, vademecumaren liburua eskuratu behar dute, baina toki iritsezin batean ezkutatuta dago. Bertara heltzeko modu bakarra labirintoaren lurralde debekatuan sartzea da. Oiloen gorabeherek, oilarraren indarrak eta ikusle guztien parte-hartzeak, azkenean, animalia guztien bizitzak akabatzen ari zen gaixotasun larriaren konponbidea aurkitzea ekarriko dute.

Scura Splats 1997an sortu zen, kale-antzerkiko ikuskizunak ekoizteko, eta mende laurden batean zehar dozenaka muntaia sortu dituzte, bai ekoizpen propioak bai beste batzuekin batera egindakoak, eta Espainia, Frantzia, Portugal, Andorra eta Monakoko hainbat hiritan antzeztu dituzte. Denbora horretan zehar eta pixkanaka-pixkanaka, Scurak hainbat diziplina artistiko txertatu ditu bere antzezpenetan, hala nola dantza, zirkua, musika eta piroteknia. Hala, ikuskizun moldaerrazak sortu ditu, eta nazioko zein nazioarteko ikusleen artean harrera ona izan dute. Hasiera-hasieratik, Scurak era guztietako ikuskizunak ekoiztu ditu: kale-antzerkia, correfocs delakoak, antzerki-ekintzak, haurrendako areto-antzerkia, helduendako areto-antzerkia, kafe-antzerkia, errezitaldiak, etab.

 

2023ko sanferminetako kalejirak

Uztailaren 13ra arte

Karlos III.aren inguruetan (Karlos III.aren etorbideko oinezkoen eremua, Askatasun plazatik San Fermin kaleko elkarguneraino).

21:00etan.

IKUSKIZUNAK

Uztailak 10, astelehena

•           Corral kaos

•           Scura Splats

Uztailak 11, asteartea

•           Colores

•           Hipocampus Eventos Artísticos konpainia

¿Te ha sido útil esta página?