Los mundos de Coraline animazio-filma proiektatuko da igandean, Kondestablen, 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako El Cinematógrafo zinema-klubean

Los mundos de Coraline animazio-filma proiektatuko da igandean, Kondestablen, 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako El Cinematógrafo zinema-klubean
Urtarrilera bitarte lau film luze daude programaturik, eta igandeetan emanen dira, 10:30ean; sarrera librea dute baina izena aurrez eman behar da
Coraline

 

Gazteendako El Cinematógrafo zinema-klubak igandean hasiko du ikasturtea, Kondestable Civivoxean emanen den Los mundos de Coraline animazio-filmaz. Zinema-kluba 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta doakoa da, nahiz eta parte hartzeko aurrez eman behar den izena, 50 leku bakarrik baitaude. Zinema-saioak igandeetan izanen dira, 10:30etik 13:00etara, Kondestable Civivoxean.

Luiz Azanzak eta Ana de los Reyesek koordinaturik, zineklubak jomuga du bertara joaten diren gazteek zinemaren munduan, irudimenean eta emozioetan barnako bidaia egitea urtarrilera bitarte programatu diren lau film horien bidez –hilabete bakoitzean bat–. Saioetako bakoitzean filmaren sarreratxo bat eginen dute Azanzak eta De los Reyesek, eta goizak girotzen ahaleginduko dira, egun bakoitzean ematekoa den filmaren araberako abenturez.

Neil Gaiman-en eleberri batean dago oinarrituta Los mundos de Coraline (Estatu Batuak, 2009), eta neskato bati buruzko istorioa kontatzen du: etxeko horma bat zeharkatu eta bertan topatu du bere bizitzaren bertsio hobetua, non gurasoak hobeki tratatzen baitute; sentipen zoragarri horien ostean, baina, beldurra eta estutasuna etorriko dira. Henry Selick-ek zuzendu zuen, eta Oscar sarietan, Urrezko Globoetan eta BAFTA sarietan izendatua izan zen, urteko animazio-film onenari emandako sarirako.

El Cinematógrafo gazteendako zinema-klubaren programazioa osatuko dute beste hiru filmen emanaldiek. Azaroaren 17an, igandearekin, Kondestablen ikusten ahalko da Robert Zemeckis zuzendariaren ¿Quién engañó a Rogger Rabbit? filma, zeinak hiru Oscar sari lortu baitzituen, muntaketa onenari, ikusizko efektu onenei eta soinu onenari emandakoak. Eta abenduaren 22an, Hayao Miyazaki-ren El viaje de Chihiro animazio-film japoniarra, animazio-film onenari emandako Oscar saria ere lortu zuena. Disney-ren Vaiana filmak emanen dio buru zikloari, urtarrilaren 19an, igandearekin.

CLUB DE CINE JUVENIL (JÓVENES DE 7 A 14 AÑOS)

  • Urriak 20, igandea. 10:30. Kondestable Civivoxa
    • Los mundos de Coraline
    • Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda
  • Azaroak 17, igandea. 10:30. Kondestable Civivoxa
    • ¿Quién engañó a Rogger Rabbit?
    • Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda
  • Abenduak 22, igandea. 10:30. Kondestable Civivoxa
    • El viaje de Chihiro
    • Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda
  • Urtarrilak 19, igandea, 10:30. Kondestable Civivoxa
    • Vaiana
    • Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda
¿Te ha sido útil esta página?