Lorezaintzako eta Soldadurako Lantegi Eskolak Corten altzairuzko 30 jardinera handi prestatzen ari dira egun Carlos III.aren etorbidean dauden hormigoizkoak ordezteko

Lorezaintzako eta Soldadurako Lantegi Eskolak Corten altzairuzko 30 jardinera handi prestatzen ari dira egun Carlos III.aren etorbidean dauden hormigoizkoak ordezteko
Herritarren Aferen Batzordeak Aranzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroa bisitatu du ikasturtea nola joan den bertatik bertara ezagutzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
visita

 

Gaur eguerdian Herritarren Aferen Batzordeak Aranzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroa bisitatu du; bertan Baratzezaintza eta Lorezaintzako Lantegi Eskolako ikastaroa egiten da eta bertako 20 ikasleek, zeinetatik % 30 emakumeak baitira, egun gutxi barru bukatuko dute haien prestakuntza. Udal-ordezkariek, eskolako zuzendaritzaren eskutik, Iruñeko Udalaren prestakuntza ekimenaren azken proiektuari buruzko informazio zehatza jaso dute, zeina Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuarekin batera finantzatzen baita.

Une honetan LEko lokaletan zenbait espezietako aleen hazkuntza zaintzen ari dira –Abelia, Agapantus, Pitosporum, Rosmarinus, Juniperus eta Nandina beste espezie batzuen artean–, zeinak 30 jardinera karratu edo laukizuzen handitan landatuko baitira. Landareek altuera egokia dutenean, herritarrek Carlos III.aren etorbidean ikusten ahalko dituzte, 2014an Tafalla kalean egin zenaren antzeko ekimen batean.

Aranzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroaren pean ere dagoen Soldadurako Udal Lantegi Eskolako ikasleak dira jardinera horiek egiten ari direnak. Horietako hamar 1,20 x 1,20 m-koak dira eta 60 cm-ko altuera dute, eta beste hogei 1,50 x 0,70 m-koak eta 60 cm-ko altuerakoak. Proiektu hau eskoletako ‘gizarte-ekintza’ deitutakoaren eredu bat da, zeinak soldatapeko prestakuntza praktikoko fasea –eta kasu honetan zeharkako ahalegina– hiria hobetzen laguntzera zuzentzen baitu.

Batzordeko kideek Elikagai Bankua jakiez hornitzen duten Eskolako baratze-ekoizpen negutegiak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ere, eta Lantegi Eskolako ikasleek egiten dituzten Arantzadi parkeko mantentze-lanei buruzko azalpenak jaso dituzte. 2019ko urrian hasi zen prestakuntza hau hirian beste esku-hartze batzuk egiteaz ere arduratzen ari da, hala nola Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuaren lorategia eta gunea (Agoitz kalea), Etxabakoizko liburutegiaren inguru berdea eta Ximenez de Rada kalearen ondoko eremua mantendu eta zaintzeaz eta Buztintxuriko Paderborn parkeko pasealekuko inausketaz eta garbiketaz.

30 ‘lorategi txiki’ etorbide handi batentzat

2020ko azaroan bi Lantegi Eskolek Hiri Kontserbazioko Alorraren lana onartu zuten, lan horrek ikasleen prestakuntza prozesua osatzen baitzuen. Asmoa zen egun Carlos III.aren etorbidean dauden zementuzko jardinerak neurri jakin batzuetako metalezko beste batzuekin ordeztea, zeinak irizpide estetikoetara egokitzeaz gain, babes zibileko planetan jasotako neurriak abiatzen lagunduko baitute, aurreikusi gabeko ibilgailurik sar ez dadin jendearentzat hain ohikoa den eremu horretan. Langileria kostua Lantegi Eskolako aurrekontuaren barruan dagoenez, ekimen honetarako soilik 25.000 euroko inbertsioa egin behar izan da, gehiena jardinerak osatzeko behar diren xaflak erosteko. Aurrekontuak material suntsikorrak, gasak, elektrodoak, granailaketa prozesua, galbanizazio prozesua eta garraio guztiak barne hartzen zituen.

Soldadurakoek abiatu zituzten lanak, Corten altzairuzko metalezko jardinera bakoitza Arrotxapean dagoen lantegian osatzen baita. Xaflak soldatu eta leuntzen dira jardinerak lortu nahi den forma izan arte. Ondoren multzoari granailaketa-, oxidazio- eta pasibazio-prozesu bat egiten zaio, behin betiko kolorea lortu arte. Gero, Udal Lorategi Zerbitzuak, hiriko parterreekin egiten duen bezala, jardinera bakoitzeko landaketak diseinatzen ditu. Azkenik, Baratzezaintza eta Lorezaintza Lantegi Eskolak prozesua osatzen du. Lantegi Eskolako 20 ikasleek drainatze-materialak eta landareen garapen egokia laguntzeko isolatzaileak jarri, konpostarekin nahastutako landare-lurra gehitu eta landatzen dute, Udaleko teknikarien zehaztapenak jarraituz.

Une hauetan bisitan ikusi ahal izan dituzten jardinerak amaituta daude, Arantzadi parkean, landareek hasierako garapen estadioa osatu eta hazkuntza hobetzeko behin betiko kokapenera lekualdatu baino lehen.

¿Te ha sido útil esta página?