Lezkairuko Haur Eskola prest dago ikasturte honetan 0tik 3 urtera bitarteko 114 haur egonaldi osoan jasotzeko

Lezkairuko Haur Eskola prest dago ikasturte honetan 0tik 3 urtera bitarteko 114 haur egonaldi osoan jasotzeko
Giroekin, material pedagogikoarekin eta altzari naturalekin gozatuko dute, hiriak 3,7 milioi euro baino gehiago inbertitu dituen eraikinean
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Amaituta eta hornituta dago jada Lezkairuko Haur Eskola berria, hamabigarrena Iruñeko Haur Eskola Publikoen sarean. Eraikin berezia da, eta identifikatzeko erraza, bi isurkiko teilatua eta egurrezko egitura handia baititu. Energia-kontsumoari dagokionez eraikin eraginkorra izateko pentsatu da, estalkian eguzki-panelak ditu, eta barne-plaza nagusi baten inguruan egituratuta dago. Diseinua bera hautaketa pedagogikoa da: heziketari lotutakoak plaza horren inguruan antolatzen ditu espazioak, baita eskala txikiagoko eta haurrei egokitutako kanpoko patio eta lorategien inguruan ere. Eraikinaren erdiko espazioek argi naturala dute estalkiko sabai-leiho handien bitartez.

Eraikinean 0 eta 3 urte bitarteko hainbat haur-talde egonen dira. Bularrekoen espazioak plazaren iparraldean daude, eta ibiltari batzuk ere egonen dira bertan; beste ibiltari batzuk, ertainak eta nagusiak, aldiz, hegoaldean egonen dira. Guneak elementu ireki eta garden gisara antolatuta daude, zuzenean pasabideekin eta topaketa-guneekin lotuta, baita kanpoko patio-lorategiarekin ere. Jantokiak zirkulazio-bideetatik hurbil daude zerbitzuak errazteko. Altzariak ere bereziak dira: material naturalekin eginak eta atseginak dira, eraikinaren espirituarekin bat. Haurren hezkuntza-bilakaerara egokituta daude, eta desberdinak dira espazio bakoitzean, haurren adinaren arabera.

Asmoa da estilo arkitektonikoa, argiztapena, antolamendua eta altzariak onenak izatea haurrek jolasaren bidez ikasteko eta haien ongizaterako. Izan ere, abuztuaren 16an, 0 eta 3 urte bitarteko 114 haurrek ikasturteari hasiera emanen diote eskolako ikasgeletan. Denak egonaldi osoan egonen dira, gaztelaniazko hezkuntza-lerroan (70) eta euskarazkoan (44), biak ingelesezko jarduerekin. Inklusioko ikasle batzuk ere matrikulatuta daude. 

Hiriak 3.771.310 euro inbertitu ditu azpiegitura horretan eta lanek 17 hilabete iraun dute. Lezkairuko haur-eskola, ikasturte honetan inauguratuko dena, 2011tik hirian eraiki den lehenengo haur-eskola da. Lezkairukoarekin, 12 haur-eskola daude sarean, hiriko hainbat auzotan: Azpilagañan, Milagrosa-Arrosadian, Buztintxurin, Txantrean, Mendebaldean, Mendillorrin, Arrotxapean, Donibanen, eta ikasturte honetan, Lezkairun.

¿Te ha sido útil esta página?