Lezkairuko eta Santa María la Realeko Auzo-eztabaidagunea Mutiloa kaleko Belaunaldiarteko Zentroan eginen da asteartean

Lezkairuko eta Santa María la Realeko Auzo-eztabaidagunea Mutiloa kaleko Belaunaldiarteko Zentroan eginen da asteartean
18:30ean hasiko da, herritarrei irekita egonen da eta Aitziber Campión auzoko zinegotziak parte hartuko du

Foro de barrio Lezkairu - Santa María La Real

 

Urteko hirugarren Auzo-eztabaidagunea, bihar, asteartearekin, Santa María la Real Belaunaldiarteko Zentroan (Mutiloa k. 19). Lezkairu eta Santa María la Real auzoei buruzkoa izanen da, eta sarrera librea izanen da auzokide, elkarte, entitate eta kolektiboendako. 18:30ean abiatuko da, eta bertan izanen dira Aitziber Campión Ganboa auzoko zinegotzia eta hainbat alorretako udal-teknikariak.

Auzo-eztabaidagunea zuzenan jarraitzen ahalko da, streaming bidez, Iruñeko Udalaren Youtubeko kanalaren bidez eta www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez. Interesa dutenek zuzenean parte hartzeko aukera izanen dute, emanaldiaren online txatean, eztabaidagunean zehar komentatuko diren galdera, iradokizun eta proposamenak eginez. Halaber, aurreko astean foros@pamplona.es helbide elektronikoan eta https://decide.pamplona.es/eu webgunean jaso ziren ekarpenak komentatuko dira. Saioaren traolak honako hauek dira: #ForoSantaMarialaRealLezkairu eta #SantaMarialaRealLezkairukoEztabaidagunea.

Jasotako proposamenei buruz aritu eta horiek erantzun aurretik, Auzo-eztabaidaguneak hasierako atal bat izanen du, eta bertan auzoko zinegotziak eta udal-teknikariek eremurako aurreikusitako planak, proiektuak eta jarduketak aurkeztuko dituzte, bai eta auzoari eragiten dioten kontu interesgarriak eta gaurkotasuna duten gaiak ere. 

¿Te ha sido útil esta página?