Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoan (Adela Bazo kalea), asteazkenean, 18:30etik aurrera, hamargarren errondako Auzo-foroa eginen da. Saio nagusia osatze aldera, Txikiendako Foroa eginen da: bertan, auzoko haurrek azken asteotan egindako lana erakutsiko da, eta Aitziber Campión Ganboak parte hartuko du, hau da, auzoko zinegotzi eta Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkariak. Era berean, hitzorduan udal-teknikariek parte hartuko dute.
Lezkairuko Auzo-foroa ordu eta erdi inguruko saioa izanen da, eta aurrez aurre eta zuzenean jarraitzen ahalko da www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez. Entzumen urritasuna dutenen irisgarritasuna bermatze aldera, saioan zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dira. Foroaren lehen atalean udal-ordezkariek hartuko dute hitza eta, ondoren, auzokideek kontsultak eta proposamenak eginen dituzte. Auzo-elkartea eta Jai-batzordea aurkeztuko dira, biak ala biak proiektu komunitarioak.
Asteazkenean bertan, Lezkairuko ikastetxean, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren hogeita hamargarren urteurrenaren omenezko erakusketa egonen da ikusgai. Erakusketak hamabost argazki biltzen ditu, Iruñeko Udalak azken urteotan hainbat herrialdetan –Niger, Guatemala, Sahara eta Senegal, besteak beste– finantzatutako proiektuenak.
Gainera, aste honetan, Lezkairuko Auzo-foroaren karietara, ibilaldi bat antolatu dute Lezkairu ikastetxe publikoaren sorrerari buruz jakiteko: eskola-ordutegitik kanpo patioa auzoarendako zabalik egoteko proiektua eta ikastetxeak auzoko eragile eta proiektuekin duen harremana ezagutuko dira. Halaber, Auzo-elkarteak antolatzen dituen jarduera eta lantegien berri eman da, eta Jai-batzordeak 2026ko jaietako berrikuntzak azaldu ditu. Ibilaldia amaitzeko topaketa bat egin da zentro komunitarioan.
Auzo-foroen hamargarren edizioko azken hiru saioak ostegunetan eginen dira. Hurrengo hitzordua Etxabakoizko Auzo-foroa izanen da, maiatzaren 14an, ostegunarekin, Nicasio Landa ikastetxe publikoan. Iradokizunak eta ekarpenak egin nahi dituztenek maiatzaren 11ra bitarte bidaltzen ahal dituzte foros@pamplona.es helbide elektronikora edo Decide Pamplona webgunera.
2026KO AUZO-FOROAK
• Maiatzak 6, asteazkena:
o Lezkairu. 18:30. Paderborn ikastetxe publikoa (Adela Bazo kalea)
• Maiatzak 14, osteguna:
o Etxabakoitz. 18:30. Nicasio Landa ikastetxe publikoa (Etxabakoitz kalea 2A, beheko solairua)
• Maiatzak 21, osteguna:
o Alde Zaharra. 18:30. San Frantzisko ikastetxe publikoa (Kale Berria 28)
• Maiatzak 28, osteguna:
o Sanduzelai 18:30. Sanduzelaiko Civivoxa (Gortari Doktorearen plaza, z.g.)