Lezkairuko Auzo-eztabaidagune nagusia eta Haurrendako eztabaidagunea eginen dituzte ostegunean, Paderborn ikastetxe publikoan

Lezkairuko Auzo-eztabaidagune nagusia eta Haurrendako eztabaidagunea eginen dituzte ostegunean, Paderborn ikastetxe publikoan
Zabalik da herritarrek datorren auzo-eztabaidagunerako proposamenak eta iradokizunak aurkezteko epea: Etxabakoitzen izanen da, maiatzaren 29an
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ostegun honetan Lezkairuko Auzo-eztabaidagunea eginen dute, 18:30etik 20:00etara, Lezkairuko Paderborn ikastetxe publikoan (Adela Bazo kalea 3). Aitziber Campion Ganboa auzoko zinegotzia eta Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Zinegotzi berezia da, eta eztabaidagunean izanen da Udaleko teknikariekin batera. Eztabaidagune nagusiaz gain, Haurrendako eztabaidagunea ere eginen dute, 17:30etik 19:00etara, eta eztabaidagune nagusiaren hasieran aurkeztuko dituzte haurrenean ateratako ondorioak.

Joan ezin duenak Internet bidez ikusten ahalko du eztabaidagunea, Participa Pamplona Youtubeko kanalean. Entzumen arazoak edo desgaitasunak dituztenendako irisgarria izanen da saioa: zeinu-hizkuntzako interprete bat, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa izanen dituzte. Udalaren zerbitzu hauek aurkeztuko dituzte eztabaidagune nagusian: Plaza On Iruñeko Boluntarioen Udal Sarea, Gaztediaren Etxea eta Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa / Polizia Komunitarioa. Bai eta Ilargienea Energia Komunitatea eta Mitxoleta hiri-baratze komunitarioa ere.

Auzo-eztabaidagunea dela-eta, hainbat jarduera egin dituzte aste osoan. Asteartean ibilaldi bat egin zuten auzoan barna, futbol-zelaitik abiatuta: Lezkairu kirol-elkartean eta Emakume Aitzindarien Parkean izan ziren bisitan, eta Adinekoak elkartzeko taldeko kideekin ere izan ziren. Gaur arratsaldean kultur jarduera bat eginen dute: Auzo Elkarteko kideek dantza latinoak dantzatuko dituzte Maravillas Lamberto plazan, 19:00etatik 20:00etara.

Etxabakoitz: hilaren 29an, ostegunarekin
Hurrengo eztabaidagunea Etxabakoitzen izanen da, maiatzaren 29an, ostegunarekin, 18:30ean, Nicasio Landa ikastetxe publikoan (Urdanoz etxe-multzoa). Gainera, 17:00etan, Txikien Eztabaidagunea eginen dute, haurtzaroko programaren lokalean, liburutegi publikoaren aurrean. Zabaldu dute ekarpenak, galderak eta iradokizunak aurkezteko epea: datorren astelehenera arte aurkezten ahalko da aurkeztu beharrekoa, telematikoki, Erabaki Iruña plataformaren webgunean edo foros@pamplona.es helbide elektronikora idatzita. 

Auzo-eztabaidagunea egiteaz gain, ohiko moduan, Hiri Markaren (Pamplona=bagara-Iruña=de verdad) erakusketa egonen da ikusgai Urdanoz etxe-multzoko adinekoen lokalean, baita Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere. Ibilaldi bat ere eginen dute auzoan barna, Ipar Etxabakoitzeko pasealekutik abiatuta, hilaren 27an, asteartearekin; halaber, Etxabakoitz Baila taldeak sevillanen ikuskizuna emanen du hilaren 28an, asteazkenarekin.  

 

LEZKAIRUKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA
Maiatzak 19 – 24:
o    Hiri Markaren erakusketa (Pamplona=Bagara-Iruña=de verdad), eta Udalaren egitasmoak. 

Maiatzak 21, asteazkena:
o    Kultur jarduera: 19:00etatik 20:00etara, Auzo Elkarteko kideek dantza latinoak dantzatuko dituzte Maravillas Lamberto plazan. 

Maiatzak 22, osteguna:
o    Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Paderborn Lezkairu IP (Adela Bazo kalea 3).
o    Txikien eztabaidagunea: 17:30etik 19:00etara. Paderborn Lezkairu IP (Adela Bazo kalea 3).

HURRENGO AUZO-EZTABAIDAGUNEA: ETXABAKOITZ
Maiatzak 29, osteguna. 18:30 – 20:00
o    Nicasio Landa Ikastetxe Publikoa (Urdanoz multzoa)

 

¿Te ha sido útil esta página?