Garaikide euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakustaldiari amaiera emateko, bi hitzordu izanen ditugu aste honetan: asteartean Ziudadelako Mistoen eraikinean, eta ostegunean Mendillorriko Civivoxean. “Irekieraren estetika: mugak lausotuz” da Leire Urbeltzek asteartean aurkeztuko duen arte-bitartekaritzako proiektuaren izenburua. Ostegunean, berriz, Nerea Erbitiren eta haren lantaldearen musika, erritmo- eta soinu-ikerkuntza eta inprobisazioa izanen ditugu. Bi ikuskizunetarako sarrera librea da.
Leire Urbeltz artista eta hezitzaile nafarrak Iturrama Institutuko ikasle talde batekin garatu du “Irekieraren estetika: mugak lausotuz” arte-bitartekaritzako proiektua, Iruñeko Ziudadelan. Haien erronka entzunezko gida berreraikitzailea sortzea izan da, testuingurua aztertuz, mapa irakurriz eta birsotuz, tokiko historiaren ezagutuz eta arte garaikideak erabiltzen dituen hainbat metodologia erabiliz. Ziudadelaren mugak lausotuz, gotorlekua askotariko ikuspuntuetatik ikusarazi, sentiarazi eta gozaraztea du xede. Hitzordua bihar, asteartean, 18:00etan Mistoen eraikinean.
Leire Urbeltz Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, Ilustrazio Sortzailea eta Ikusizko Komunikazio Teknikak graduondokoa egina dauka EINA Eskolan (Bartzelona), Madrilgo Matadero Irakurle Etxeko I con I eskolako haurrendako Album ilustratuen masterduna da eta EHUko Arte Ikerkuntza eta Sorkuntzako masterduna ere. Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu eta zenbait libururen argitalpenean parte hartu du ilustratzaile gisa. Urbeltzek lan artistikoa eta arte-hezkuntza uztartu ditu.
Ostegunean, Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboak Garaikide erakustaldiari buru emanen dio Mendillorriko Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean. Nerea Erbiti eta haren lantaldea kantu herrikoi berezko eta atenporal baten bila ari dira, musika tradizionala abiapuntu harturik eta talde-inprobisazioa eta NeoSoula tresna dituztela. Zuzenekoan, hiriko basahaideak, dantzarako groove-jauziak, inprobisazio askea, euskarazko 70’s pop sampleak... entzun ahal izanen dira, urrats bat harago emanez iaz Lurpekariak taldearekin argitaratutako “Itsasotik Iturrira” diskoaren bidean. Nerea Erbitirekin batera arituko dira taula gainean Ion Celestino, Amaia Izarzuaga, Oihan Iliarj-Ines eta Juanma Urriza. Sarrera librea da, gonbidapena hartuta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa cerrarán la muestra Garaikide el jueves en el salón de actos de Civivox Mendillorri, a las 19.30 horas. Nerea Erbiti y su grupo de trabajo se encuentran en la búsqueda de una canción popular propia y atemporal, con la música tradicional como punto de partida y con la improvisación colectiva y el NeoSoul como herramientas. En directo, se podrán escuchar cantos aborígenes de la ciudad, bailables groove-jauziak, improvisación libre, samples de la música pop 70's en euskera... Un paso más allá del disco “Itsasotik Iturrira” del grupo Lurpekariak, publicado el pasado año. Compartirán escenario junto a Nerea Erbiti, Ion Celestino, Amaia Izarzugaza, Oihan Iliarj-Ines y Juanma Urriza. La entrada es libre, previa retirada de invitaciones desde una hora antes.