Lehendakaritza Batzordeak 2025eko uztailaren 1ean onetsitako adierazpenak

Lehendakaritza Batzordeak 2025eko uztailaren 1ean onetsitako adierazpenak

Adierazpen instituzionala zerbitzu publikoen lana aitortzeko eta sanferminetan segurtasuna bermatzeko eginiko koordinazioari balioa emateko

ERABAKI DU:

  1. Sanferminetan zerbitzua ematen duten segurtasun indarren erakundeek egiten duten lana aitortzea, bai eta jaiak normaltasunez eta seguru ospatu daitezen laguntzen duen ororen lana eta prestutasuna ere.
  2. Balioa ematea Iruñean lan egiten duten lau polizia-erakundeen koordinazio eraginkorrari, eredu bikaina baitira herritarren zerbitzura dauden erakundeen arteko koordinaziorako.
  3. Udalak Segurtasuneko Plan Estrategikoarekin duen konpromisoa berrestea, lehentasuna ematen baitio prebentzioari, azkar erantzuteari, genero-ikuspegiari eta jaietan segurtasuna eta elkarbizitza indartzeko irtenbide teknologikoak bilatzeari.


Adierazpena herritarren segurtasuna hobetzeko ekintzei buruz

  • Nork proposatua: Unión del Pueblo Navarro (UPN)
  • Bozketa: Aldeko bost boto (UPN eta PP), kontrako lau (EH Bildu eta Talde Mistoa) eta abstentzio bat (Iruñeko Udaleko Sozialisten taldea)

ERABAKI DUTE:

  • Gobernu-taldeari eskatzea herritarrei zuzendutako dibulgaziorako, prestakuntzarako eta komunikaziorako ekintzak abiatu ditzala segurtasunari eta elkarbizitzari eragiten ahal dieten arrisku-faktoreak garaiz identifikatzeko behar dituzten jakintzak eta gaitasunak hobetzeko.
  • Udal-gobernuari eskatzea lehenbailehen gauzatu ditzala Herritarren Segurtasuneko Planean bildutako ekintzak, bereziki adimen artifiziala erabiliz datuak aztertzea, gizarte-harrera egiteko mekanismoak martxan jartzea eta aldi baterako bideozaintzarako kamerak jartzea arriskutsuak diren tokietan.
  • Gobernu-taldeari eskatzea gaueko aisialdirako sektorearekin eta arlo horretako beste eragileekin elkarlanerako hitzarmenak edo akordioak bultzatzeko.
  • Diziplina anitzeko lan-batzorde bat sortu dadin bultzatzea, erakundeen ordezkariek, zuzenbidean adituek, segurtasun-indar eta -erakundeek, eta gizarte-zerbitzuen arloko langileek osatua.
     
¿Te ha sido útil esta página?