Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko 1.700 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute aurten Udalak ikastetxe publiko eta itunduetarako antolatu dituen antzerki-lantegietan

Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko 1.700 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute aurten Udalak ikastetxe publiko eta itunduetarako antolatu dituen antzerki-lantegietan
Proposamen didaktikoak 50 minutuko 28 saio barne hartzen ditu gehienez, eta 27 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako lehen eta bosgarren mailetan eratutako 86 taldetan landuko da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak hiriko ikasleendako eskaintzen dituen antzerki-lantegietan guztira 1.735 lagunek parte hartzen dute ikasturte honetan. Lantegi horietan Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko lehen eta bosgarren mailako ikasleek parte hartzen dute, hala eskola publikoetakoak nola itunduetakoak, eta gaur Antzerkiaren Mundu Eguna ospatzen dute. Ikasturte honetan 27 ikastetxetan lanean ari diren 86 talde antolatu dira.

Proposamen didaktikoaren asmoa talde bakoitzak astean 50 minutuko saio bat egitea da, hartara, ikasturtean zehar 28 saio egiteko eskola-ordutegian. Programazioa mailaka egiten da, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez, eta jolas-dramatikoko, dramatizazioko eta txotxongiloak egiteko jarduerak barne hartzen ditu. Metodologia parte-hartzailea eta lankidetzakoa da, ludifikazioan eta emozioetan oinarrituta dago eta berariazko antzerki-metodologiak ere jorratzen dira.

Lehenengo saioak harremanetan jartzeko, elkar-ezagutzeko eta arte-sorkuntzarako giro egokia sortzeko izan ohi dira. Hurrengoen ardatzak honako hauek izan ohi dira: gorputz-adierazpena eta espazioko mugimendua, ahots- eta musika-adierazpena, hitzaren garapena, jolas dramatikoa eta eszenaratzea. Azken alderdi horri dagokionez, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek  txotxongiloak sortuz eta objektuenantzerkiaren bidez lantzen dute eszenaratzea
 

Finkatutako programa bat
Antzerki-lantegiak 1996an abiatu ziren eta oso harrera ona eduki dute. Hasieratik, helburua ikasleen adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberastea izan da. Hala, haurrek komunikazio konpetentziak eta besteekiko harremana errazteko teknikak ikasten dituzte. Arte- eta sormen-gaitasuna sustatzen da, eta, aldi berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzen dira,

Antzerkiaren hezkuntza-dimentsioa lagungarria da hezkuntzan garrantzizkoak diren zenbait gaitasun eta helburu lortzeko, esate baterako, gorputzaren, ezagutzaren eta emozioen garapenerako, eta balio zein portaerekin batera doan elkarreragin sozialerako; halaber, baliabide dramatikoak erabiltzen ikasteko jarduera osagarri eta lagungarria da, zeharka.
 

Antzerki-lantegiak

  • Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko lehen eta bosgarren mailako ikasleendako
  • 50 minutuko saio bat astean, eskola-ordutegian
  • Gehienez ere 28 saio ikasturtean
  • Saioak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez

 

¿Te ha sido útil esta página?