Lehen Hezkuntzako 750 ikaslek baino gehiagok Iruñeko txokoetan eta kaleetan ezkutatutako matematikak ezagutu dituzte Udalak eta NUPek egindako ibilbideei esker

Lehen Hezkuntzako 750 ikaslek baino gehiagok Iruñeko txokoetan eta kaleetan ezkutatutako matematikak ezagutu dituzte Udalak eta NUPek egindako ibilbideei esker
Oraingoz, ibilbideek Alde Zaharra izan dute ardatz, baina, aurreikuspenen arabera, maiatzaren amaieran Iturraman barnako beste ibilbide bat argitaratuko da



Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak urtarrilean ‘KaleMath’ hezkuntza programa berria abiatu zuten, eta hirian barnako ibilbide matematiko batzuk egitean datza, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek zientzia hori hiri-espazioan nola aurkez daitekeen ezagutu dezaten. Programaren lehen hilabeteetan 11 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 750 ikaslek baino gehiagok egin dituzte ibilbideak argitaratutako materialarekin, eta horiei Bigarren Hezkuntzako ikasleak gehitu behar zaizkie, programa Mathcitymap aplikazioaren bitartez jarraitu dutenak.

Momentuz, ibilbide matematikoak Alde Zaharrera mugatu dira, ebatzi beharreko eduki eta erronka matematikoekin, hainbat puntutan barnako ibilbide gidatuetan, hala nola, Pellejerías zokoan, Udaletxe plazan, Iruñeko Katedralean, Nafarroako Museoan eta San Domingoko merkatuan. Halaber, ibilbidea egin baino lehen eta ondoren egiteko jarduerak proposatzen dira. Iruñeko Udalak eta NUPek aurreikusten dute maiatzaren amaieran bigarren ibilbide matematikoa argitaratzea, ikasleak Iturramako auzoan barna gidatuko dituena. Halaber, Donibane eta Ermitagañako auzoetan barnako hirugarren ibilbide baten lanean ari dira, eta hurrenez hurren, eskuragarri egonen dira gainerako hiri-aldeak hartuko dituzten ibilbide gehiago.

Irakasleei Laguntzeko Zentroak (LZL), ekimen honen laguntzaile gisa, ibilbide matematikoetan interesa duten ikastetxeetako irakasleendako prestakuntza-saioak egiten ditu. Guztira 27 irakaslek egin dute programa honi buruzko prestakuntza-ikastaroa. Ibilbide horien materiala Iruña, hiri hezitzailea webgunean deskargatu daiteke. Hilabete hauetan webguneak 500 bisitatik gora izan ditu eta liburuxkak, hala ikasleenak nola irakasleenak, 170 eta 88 aldiz deskargatu dira, hurrenez hurren.

Hezkuntza programa horrek matematiken ikasketa bultzatzea du helburu, giden eta paperean edo app-an argitaratutako materialen bidez, ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek horiek STEM zientzia gisa esperimentatu ahal izateko hurbileko hiri-espazioan. STEM kontzeptuak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren ingelesezko akronimoan du jatorria.

 

¿Te ha sido útil esta página?