Larunbatetik aurrera hilerrira ibilgailuz sartzea mugatuko da asteartera bitarte Domu Santuen ospakizunak direla eta

Larunbatetik aurrera hilerrira ibilgailuz sartzea mugatuko da asteartera bitarte Domu Santuen ospakizunak direla eta

 

 

Datorren larunbatean, hilak 30, Iruñeko Udaltzaingoak San Jose hilerrira ibilgailuz sartzeko ohiko kontrol-dispositiboak abiatuko ditu. Neurri hori igande eta astelehenera arte, azaroak 1, Domu Santuen egunera arte luzatuko da. Hiru egunetan zehar, Nafarroa etorbidetik, Donibane Kirol Elkartearen ondotik, hilerrira oinezkoak baino ezin izanen dira sartu.

08:00etatik 20:00etara, zirkulazioa moztuko da Nafarroa etorbideko biribilgunean –Donibane Kirol Elkartearen ondoan–, Orkoien eta Biurdana kaleen arteko bidegurutzeko biribilgunean –Julio Caro Baroja-La Granja BHIren ondoan– eta Miluzeko errepidean, Barañaindik gertuen dagoen sarbidetik aurrera. Nolanahi ere, pertsona eta, batez ere, ibilgailu ugari ez dabiltzan orduetan, Udaltzaingoak ibilgailuen zirkulazioa baimenduko du Orkoien eta Biurdanako biribilguneetan eta Miluzeko errepidean.

Bisita aurreko egunetan egitea

Osasun egoera une hauetan bezala mantentzekotan, ez dira aurreko urtean pandemiaren ondorioz ezarri ziren salbuespenezko neurriak aplikatuko. Ez dira edukiera kontrolak ezarriko, baina kartelen bidez gogoraraziko da segurtasun tartea mantendu behar dela eta, posible ez den kasuetan, maskara erabili behar dela. Komunak irekita egonen dira eta ohiko erabilerako plataformak eta eskailerak erabiltzen ahalko dira, iturriez gain.

Hala ere, Iruñeko Udalak gomendatzen du Domu Santuen egunaren karietara San Jose hilerrira bisitak egitea ospakizunaren aurreko egunetan, pertsona kopuru handiak aldi berean pilatu ez daitezen. Irekiera ordutegia 08:00etatik 18:30era izanen da (azken atea 19:00etan itxiko da), azaroaren 2ra arte.

Donibaneko behin-behineko aparkalekuan aparkatzea

Hala nahi dutenek Nafarroa etorbideko biribilgunearen ondoko behin-behineko aparkalekuan –Donibane Kirol Elkartearen eta Biurdanako parkearen artean–aparkatzen ahalko dute, sarbidea Nafarroa etorbidetik izanen delarik. Horrez gain, hilerritik gertu dauden Donibane auzoko bideak aparkatze arautuko eremuak direnez, bertan txandaka aparkatzeko toki ugari egonen dira.

Sarbide librea izanen dute taxiek, loradenda-enpresetako ibilgailuek (Udaltzaingoak emandako txartelarekin) eta minusbaliotasun-txartela indarrean duten ibilgailuek, betiere txartelaren titularra ibilgailuan badoa. Ibilgailu horiek hilerriaren inguruetan aparkatzen ahalko dute ordu betez gehienez ere.

Halaber, justifikatutako arrazoia edo aldi baterako ezgaitasun fisikoa –behar bezala egiaztatua– duten pertsonek Udaltzaingoan eska dezakete ibilgailu bakar baterako baimena hilerriaren inguruetaraino sartzeko e.navaz@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez.

¿Te ha sido útil esta página?