Larunbata, azken eguna Pamplona Stock egitasmoak eskaintzen dituen deskontuak baliatzeko

Larunbata, azken eguna Pamplona Stock egitasmoak eskaintzen dituen deskontuak baliatzeko
Berrogeita hamar bat establezimenduk egin dute bat Iruña Stock udal-ekimenarekin, hurbileko merkataritza sustatzeko xedez
Irudia
Irudia
Irudia

Iruña Stock azokaren azken orduak: deskontu handiak dituzten neguko denboraldiko arropa eta produktuak eskaintzen dira. Hiriko hainbat auzotako berrogeita hamar bat saltokik egin dute bat egitasmoarekin: Iruñeko Udalak sustatzen du, merkataritza-elkarteekin batera. Azoka ostegunean jarri zen martxan, larunbatera arte, saltokien ohiko ordutegian.

Ekimenarekin bat egin duten saltoki gehienek arropa eta osagarriak saltzen dituzte. Hala ere, beste produktu eta zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten saltokiak daude, hala nola elikagaiak, ile-apaindegia eta estetika, etxetresnak eta paper-dendetakoak. Gainera, beste establezimendu hauek ere parte hartu dute azokan: bost optikak, mahai-jolasen denda batek, belar-denda batek, altzariak zaharberritzeko denda batek, dekorazio-denda batek eta bitxi-denda batek. 

Iruña Stock egitasmoan parte hartzen duten 50 saltokietatik 19 Alde Zaharrekoak dira. Zalantzarik gabe, Alde Zaharrak ditu saltoki kopuru gehien. Hala ere, auzo eta gune hauetako saltokiek ere parte hartzen dute azokan: Zabalguneak (8 establezimendu), Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea (7), Sanduzelai (5), Martín Azpilcuetako merkataritza-gunea (4), Arrotxapea (4) eta Iturrama (3). 

Aurrekoetan bezala, Iruña Stock establezimenduetan bertan egiten da: beherapen handiak eskaintzen dituzte deskontu-aldiaren amaieran. Azokarekin bat egin dutela jakinarazteko, identifikatzeko kartel bat jarri dute ikusgai erakusleihoetan. Gainera, salgaiak kalera ateratzen ahal dituzte, erakargarri gisa, baina ezin izanen dute fatxadak hartzen dituenak baino metro lineal gehiago okupatu. 


2026KO IRUÑA STOCK AZOKAREKIN BAT EGIN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK

•    Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea
o    Asiry Outlet (Baiona etorb. 24)
o    Adorno (Ermitagañako k. 4) 
o    Silvanir moda eta kosmetikoak(Ermitagañako k. 4) 
o    Pili Zugaldia emakumeendako moda (Ermitagañako k. 4)
o    Tribeca (Ermitagañako k. 1)
o    Moda D’Ellas (Baiona etorb. 5)
o    Moda D’Ellas (Antso Ramirez k. 1)

•    Sanduzelai
o    Raquel ile-apaindegia (Fleming Doktorearen k. 13)
o    Deiherri harategia (Gortari k. 1)
o    Neroli Naturo-estetika zentroa (Fleming Doktorearen k. 7, atzealdea)
o    Iruña zapata-denda (Simonena Doktorearen k. 2)
o    Donde Siempre (Sanduzelaiko etorb. 75)

•    Martín Azpilcueta
o    Okasio Bereziak (La Olivako Monasterioaren k. 23, behea)
o    Milar – Donibane (Martín Azpilcueta k. 14)
o    Pimpinela lentzeria (Martín Azpilcueta k. 13)
o    Iturralde paper-denda (Martín Azpilcueta k. 12)

•    Zabalgunea
o    Medical Óptica Iruña (Lizarra k. 7)
o    Medical Óptica Karlos III.a (Karlos III.aren etorb. 34)
o    Irisarri bitxi-denda (Navarro Villoslada k. 7)
o    Donde Siempre (Teobaldoen k. 1-3)
o    Recrearte (Sandoval k. 6) 
o    D20 Juegos (Zangoza k. 14)
o    Lia Carriedo (Askatasun plaza 4)
o    Marian lentzeria (Tafalla k. 14)

•    Arrotxapea
o    Rotxa zapata-denda (Bernardino Tirapu k. 55) 
o    Isabel mertzeria (Marcelo Celayeta etorb. 28) 
o    Marivi mertzeria (Otsagabia k. 5, behea)
o    Txaro moda (Bernardino Tirapu k. 61)

•    Alde Zaharra
o    Tihista (Calceteros k. 3-5)
o    Slide Shop (Txapitela k. 8-10)
o    General Óptica (Txapitela kalea 19)
o    Zarranz moda (Estafeta kalea 9)
o    Skaner Shop (Kale Nagusia 10)
o    Fulber Shop (Kale Nagusia 13)
o    La Zapatillera (Kale Nagusia 17)
o    Freeman Pamplona (Kale Nagusia 19)
o    Pavana (Kale Nagusia 51)
o    Medina lentzeria (Kale Nagusia 5)
o    Artazcoz moda (Kale Nagusia 5)
o    Maitagarri (Kale Nagusia 7)
o    Cebrian (San Lorentzo k. 9-11)
o    La Infantil zapata-denda (San Saturnino k. 1)
o    Sombreros Albero (Zapatería k. 13)
o    García (Zapatería k. 17)
o    Basoco zapata-denda (Zapatería kalea 52)
o    BSC Shoes (Zapatería k. 36)
o    Futbolmanías (Zapatería k. 9)

•    Iturrama
o    Federopticos Central Riezu (Iñigo Arista k. 14, behea)
o    Bétula belar-denda (Pio XII.aren etorb. 29)
o    Masxver optika (Serafín Olave k. 15)

 

¿Te ha sido útil esta página?