Larraona ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek kirol- eta gizarte-errezetaren erabiltzaileekin lan egiten dute ‘Herritarren zaintzarako patruila’ bidez

Larraona ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek kirol- eta gizarte-errezetaren erabiltzaileekin lan egiten dute ‘Herritarren zaintzarako patruila’ bidez
Ikasketa eta Zerbitzuko proiektuak norberaren, ingurumenaren eta inguru hurbileko pertsonen zainketa sustatzen du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Norberaren, gainerako pertsonen eta ingurumenaren zainketa. Premisa hori oinarri hartuta, Iruñeko Claret Larraona ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Herritarren Zaintzarako Patruila izeneko proiektua garatu dute ikasturte honetan. Egitasmoak lehen saria jaso du Iruñeko Udaleko Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektuen artean, Haur eta Lehen Hezkuntzako kategorian. Ikastetxeko hainbat mailak hartu dute parte proposamenean, eta kirol- eta gizarte-errezetaren erabiltzaileekin lankidetzan aritu dira hainbat jarduera egiteko. 

Ikasleek “denboraren banku” bat sortu dute, haien denbora librean beste pertsona batzuei askotariko lanetan laguntzeko eta aisialdiko, kiroleko eta denbora libreko uneak partekatzeko. Zehatz-mehatz, ikasturte hasieran, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleei eguneroko errutinak eskuratzen lagundu zien Herritarren Zaintzarako Patruilak. Haur Hezkuntzako 3. mailakoei ere laguntza eman die, ikasleek irakurketa-idazketak dituen zailtasunei aurre egite aldera. Era berean, “Denboraren banku” horren bidez, zentroko gela espezifiko batean ikasi eta behar bereziak dituzten ikasleei eman die laguntza. 

Baina, hezkuntza-komunitatean laguntzeaz gain, Herritarren Zaintzarako Patruilak hezkuntzarekin zerikusia ez duten beste esparru batzuetan jarri du arreta, hala nola auzoan, inguruan eta auzotarretan, bereziki gizarte-harremanak izateko behar handien duten auzotar horiengan. Zehatz-mehatz, Iruñeko Udalarekin lankidetzan aritu da inguruko osasun-etxeetan, “Citius, Longaevus, Fortius” kirol- eta gizarte-errezetarekin bat eginez. Programa hori baldintza hauek betetzen dituzte 50 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta: nahi ez den bakardade-egoeran egotea, jarduera fisikorik ez egitea, hauskortasun-sindromea izatea edo egoneko bizitza eten nahi duten pertsonak izatea. Zentzu horretan, lankidetzak interdependentzia izan du oinarri, azpimarratuta pertsonak ez garela izaki bakartuak, giza sare baten parte baizik. Sare horri esker, Lehen Hezkuntzako ikasleek eta adinekoek kirol-jarduerak eta ibilaldiak egin dituzte, eta hala, belaunaldien arteko proposamen horien barruan, pertsonen arteko harremanak eta esperientziak partekatzea sustatu da.

Azkenik, proiektua ingurumena zaintzeaz arduratu da, eta horretarako, egunerokoan plastikoak kentzeko ekimen bat egin dute. Horretarako, gai hauek landu dira: kutsatzaile horrek egunerokoan eta ekoizpenean izaten duen eragina, haren erabilera ezegokia eta hondakinen kudeaketa desegokia. 

Ikastetxeak, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lankidetzan, Jolas-orduetan hondakinik ez programa hartu du bere gain, murrizketa, berrerabiltzea eta birziklapena oinarri hartuta. Eta auzoan, hauxe izan da asmoa: ingurukoak plastiko gehiegi erabiltzeak izan dezakeen eraginaz kontzientziatzea. Sentsibilizazio-ekintza bat egin dute horretarako: auzoko estoldak margotu dituzte Itsasoa hemen hasten da mezua idaztearekin batera, eta auzotarren artean txartelak banatu dituzte planetaren arazo hori azalduz. Gainera, egitasmoari esker oihalezko poltsak banatu dira auzoko saltokietan: proiektuari buruzko informazioa jarri da poltsa horietan, plastikozko poltsak ordezte aldera. 

Honako hauek osatu dute Herritarren Zaintzarako Patruila: Lehen Hezkuntzako 47 ikaslek, behar bereziak dituzten ikasgela espezifikoko bost ikaslek, Haur Hezkuntzako 1. mailako 50 ikaslek eta Haur Hezkuntzako 3. mailako 38 ikaslek. Iruñeko Udala kirol- eta gizarte- errezetaren bidez aritu da lankidetzan, baina beste erakunde hauek ere elkarlanean aritu dira: ProcladeYanapay GKEa, Nafarroako Unibertsitatea eta unibertsitate horretako Teachers for Future Spain izeneko museoa eta auzoko merkatarien elkartea.

¿Te ha sido útil esta página?