
Ezpeletaren jauregiko patioak familiendako programazioarekin jarraitzen du aste honetan Instalazioak eta jolasak eta Musika familiartean arnastuz zikloen bidez Astearte eta asteazken arratsaldeko jarduerak musikan oinarrituko dira, Orkestrònia musika-instalazioarekin eta Txiki Rock euskarazko musika-kontzertuarekin. Sarrera doakoa izanen da eta San Frantzisko kaletik sartu behar da patiora.
Astearte honetan Orkestrònia instalazioa eginen da, 18:00etatik 21:00etara; 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta heldu batek lagunduta joan beharko dute. Iritsitako ordenan sartzen da patiora, eta 20:30ak arte sartu ahal izanen da. Orkestrònia soinu-esperimentaziorako instalazio parte-hartzailea da, La Cresta konpainiak berak eginiko tresnez osatua. Instrumentu horiek soinu eta atmosfera apartak sortzen dituzte, bisitariak harritzeko xedez.
Abuztuaren 14an, asteazkenarekin, euskal rockeko kantu ezagunenak entzungo dira Txiki Rock. Euskal Rockari Errepasua kontzertuan, Vitamin Producciones ekoizlearen eskutik. 19:30etik aurrera, –sarrera libre izanen da leku guztiak bete arte– kontzertuak Kortatu, Itoiz eta Hertzainak taldeen kantu mitikoak eskainiko ditu, gazteengana modu atsegin eta dinamikoan hurbiltzeko.
Bi zikloek segida izanen dute datorren astean: asteartean, La vuelta al mundo en 50 juegos instalazioarekin, eta asteazkenean, Ooh! boskotearentzako kontzertu eszenikoarekin.
EZPELETAREN JAUREGIKO PATIOA SARRERA SAN FRANTZISKO KALETIK
• Instalazioak eta jolasak. Orkestrònia
o Abuztuak 13, asteartea. 18:00 – 21:00
o 8 urtetik gorakoei zuzenduta, heldu batek lagunduta.
o Sarrera librea, iritsitako hurrenkeran. Sartzeko azken ordua: 20:30
• Musika familiartean arnastuz Txiki Rock (euskaraz)
o Abuztuak 14, asteazkena. 19:30
o Vitamin Producciones
o Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.