La Compasión-Escolapios ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek airearen kalitatea neurtzeko kabina apaindu dute, ingurumen arloan sentsibilizatzeko proposamen baten barruan

La Compasión-Escolapios ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek airearen kalitatea neurtzeko kabina apaindu dute, ingurumen arloan sentsibilizatzeko proposamen baten barruan
Hungariako eta Poloniako gazteek lagunduta ikasgelan kaptadore-sarearen, kutsaduraren eta mugikortasun garbiaren garrantzia landu dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak 2016tik egunero ematen die informazioa herritarrei hiriko airearen kalitateari buruz, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 2011tik mantentzen dituen kaptadoreei esker. Iturraman, Milagrosako Felisa Munarriz plazan (zirkulazioaren kutsadura neurtzeko) eta Arrotxapean daude; azken estazio honek hezkuntza-funtzioa ere badu. Hain zuzen, azken hori La Compasión-Escolapios ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin egindako sentsibilizazio-ekintza baten erdigune bilakatu da.

Gaur goizean hogeita hamar bat nerabek kabinaren kanpoaldea zuriz margotu dute, eta ‘mihise’ horren gainean Patxi Pernaut arkitekto eta irakaslearekin batera ikasgelan diseinatu duten ekintza jasangarrietan inspiratutako horma-irudi bat margotu dute. Jardunaldian 12 ikasle hungariar eta poloniarren talde batek ere parte hartu du, zeinak ikasle-trukean baitaude ikastetxean KA122 Erasmus+ programari esker. Aldian-aldian egiten den ekintza hori egin ahal izateko, Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua eta Mankomunitatea ikastetxearekin lankidetzan aritu dira. 

‘Aztarna berde’ estrategiari eta klima aldaketari buruz ikasleak sentsibilizatzeko jarduerak osatzeko, kabina margotu ondoren eta irakasleek lagunduta, adingabeak hiriko erdigunetik paseatzera joan dira udal bizikleta elektrikoen zerbitzua erabiliz. Ikastetxeak aste honetarako aurreikusitako ekintzen artean ere badaude Argaren ibai-parkean barnako paseo bat eta Carmen Baroja Nessi kaleko lorategi iragazkorrera bisita.
Mota horretako lorategiak sortzea, bizikletaz ibiltzea eta Udalak Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketak murrizte aldera ingurumen hezkuntzaren arloan egiten duen lana, ‘Go Green Iruña’ Udalaren ahaleginaren eta Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategiaren barruan kokatzen dira. Ekimen horiek hiri-eredu jasangarria eta deskarbonizatua dute helburu.

Kalitatezko airea duen hiria
Hiru neurketa-kabinek airean dauden hainbat kutsatzaileren maila erregistratzen dute: Nitrogero-dioxidoa (NO2), Sufre-dioxidoa (SO2), Ozonoa (O3) eta ‘ke beltzak’ deituriko 10 mikra baino gutxiagoko partikula esekiak (PM10). Nafarroako Gobernuak erregistratzen duen informazio hori airearen kalitateari buruzko webgunean argitaratzen da.

Udalak herritarrak informatu eta ohartarazteko jarduera-protokoloa aktibatzeko konpromisoa hartu du osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile horien balioetako baten atalasea gaindituz gero. Erreferentzia-balioen tarteak www.pamplona.es webgunean ikusgai daude. 

Iruñean, neurketa horiek egiten direnetik, prozedura hori inoiz ez da ezarri behar izan hiriko airearen kalitatea ona baita. Aurtengo martxoan gertu egon ziren ezohiko moduan prozedura martxan jartzeko, hiria laranjaz tindatu zuen hauts-ganduagaren ondorioz esekita zegoen hauts-mailagatik, baina une hartan maskara erabiltzea hedatuta zegoenez ez zen beharrezkoa izan.

¿Te ha sido útil esta página?