Kultura-, arte- eta sormen-arloko hamaika erakundek 78.000 euro baino gehiago jaso dituzte 2024an jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdian

Kultura-, arte- eta sormen-arloko hamaika erakundek 78.000 euro baino gehiago jaso dituzte 2024an jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdian
Deialdiak Iruñeko Udalak antolatzen dituen jarduerak osatzeko ekitaldiak programatzea eta/edo egitea babesten du
Concierto

 

Iruñeko Udalak 2024. urte honetan jarduerak egiteko kultura-, arte- eta sormen-industriendako dirulaguntzen deialdia ebatzi du, norgehiagoka araubidean. Guztira, hamaika erakunderen artean banatu dira deialdi horretako 78.696,22 euroak, zeinak hirian edozein adierazpen artistikoren bidez kulturaren garapena sustatzeko kultura- eta arte-jarduerak finantzatzera bideratu diren.

Honako jarduera hauek diruz lagundu dira: jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, arte eszenikoetako eta musikako topaketak eta/edo lehiaketak, jardunaldiak, lantegiak, hitzaldiak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak, eta baita hiriko ondare historiko, material eta immaterialaren kontserbazioa eta hedapena sustatzen duten ikerketa, esku-hartze edo hedapen kulturaleko proiektuak ere. Era berean, barne hartzen ditu liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak ere. Finantzatutako jarduerek herritar guztiei irekiak izan behar dute. Kanpo gelditzen dira liburuak, aldizkariak edo diskoak argitaratzea, batik bat helburu turistikoa duten proposamenak, irakaskuntza-planetan aurreikusitako irakaskuntza-proiektuak eta izaera artistikoko arautu gabeko irakaskuntza-proiektuak.

Deialdiak bi kategoriatan banatu ditu laguntzak. Sei entitatek —Irubil 2012 SL, MADE4LIFE SLU, Melitón Films SL, Helios Sacristán Terradillos eta Andrés Usatorre Iglesias, Suakai Música SL eta Tdiferencia S. Cooperativa— 8.000 eta 10.000 euro artean jaso dituzte 30.000 eurotik gorako aurrekontua duten jarduerak garatzeko. Beste bost erakundek –Delta Arte y Movimiento SL, El Punto Gunea Centro Cavarro de Creación SLU, Fábrica de Arte Nuevo SL, Ana Isabel Fernández Arbizu (Artcouture) eta Blanca Oria Rubio eta Juan Zapater Lópezek (ARTYCO)– 4.000 eta 5.000 euro artean eskuratu dituzte 30.000 eurotik beherako jardueretarako. 

Laguntza-deialdi honen bidez, Iruñeko Udalak lagundu nahi du udal-erakunde eta -entitateek hirian antolatzen dituzten kultura-jardueren kultura- eta arte-jarduera osagarriak edo ordezkoak programatzea eta/edo egitea; hala herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutelako, jarduera horien proiekzioak eta eraginak hiriko kultura-eskaintzaren dibertsifikazioa eta kalitatea areagotzen duten heinean.

 

2024ko dirulaguntza deialdia entitate kultural eta artistikoendako

Entitatea

Zenbatekoa

Delta Arte y Movimiento SL

5.000,00 €

El Punto Gunea Centro Cavarro de Creación SLU

4.874,00 €

Fábrica de Arte Nuevo SL

5.000,00 €

Fernández Arbizu, Ana Isabel (Artcouture)

5.000,00 €

Irubil 2012 SL

9.500,00 €

MADE4LIFE SLU

8.082,56 €

Melitón Films SL

8.000,00 €

Oria Rubio Blanca eta Zapater López Juan (ARTYCO)

4.600,00 €

Sacristán Terradillos Helios eta Usatorre Iglesias, Andrés

9.689,66 €

Suakai Música SL

10.000,00 €

Tdiferencia kooperatiba-elkartea

8.950,00 €

GUZTIRA

78.696,22 €

 

¿Te ha sido útil esta página?