Kontratu bat adjudikatu da San Pedro etxe-multzoko hamabi etxebizitza altzariz hornitzeko; etxebizitza horiek desgaitasunen bat dutenendako izatea aurreikusten da

Kontratu bat adjudikatu da San Pedro etxe-multzoko hamabi etxebizitza altzariz hornitzeko; etxebizitza horiek desgaitasunen bat dutenendako izatea aurreikusten da
Iruñeko Udalak 128.420,61 euroko inbertsioa eginen du altzari horiek erosi eta instalatzeko
viviendas San Pedro

 

Tokiko Gobernu Batzarrak altzari-hornidurarako kontratuaren adjudikazioa onetsi du San Pedro etxe-multzoko 12 etxebizitzatarako. Arrotxapea auzoan birgaitutako 12 etxebizitza dira, Europako oPEN Lab proiektuaren bidez finantzatuta, eta desgaitasunen bat dutenendako izatea aurreikusten da. Kontratua Estilo instalaciones y Equipamientos SL enpresari adjudikatu zaio, 128.420,61 euroan. 

Etxebizitza bakoitzean eginen den inbertsioa 10.500 eurotik gorakoa da. San Pedro etxe-multzoko 11. eta 12. atarietan birgaitu diren eta orain altzariz hornituko diren pisuek bi gela dituzte. Adjudikatutako kontratuan honako hauek sartzen dira: sukaldea guztiz ekipatzea, garbigailua eta esekitokia barne, baita bi gelak, bainugela (dutxa eta guzti) eta jangela ere. Jangelak telebista, sofa, besaulkia, jangelako mahaia eta hiru aulki izanen ditu. Etxebizitzak gehienez ere bi pertsona hartzeko pentsatuta daude, nahiz eta litekeena den noizean behin tutore batekin egotea.

Enpresa adjudikazioduna arduratuko da altzariak erosi, hornitu eta instalatzeaz. Iruñeko Udalak erabat eraberritu ditu hiru solairuko bi etxebizitza-bloke horiek, barrualdetik eta baita kanpoaldetik ere. Kanpoaldean, arotzeria aldatu zen, oztopo arkitektonikoak kendu ziren, eraikinaren inguratzaile termikoa egin zen eta igogailua jarri zen. Barrualdean, diseinu berri bat egin zen etxeek dituzten 51 metro karratuetan, erabilera berrietara egokitzeko.

¿Te ha sido útil esta página?