Kondestablearen jauregian, ostegunetik aurrera eta otsail guztian zehar, ‘San Ferminen aurkikuntza’ ikusten ahalko da, Amienseko San Fermini buruzko argazki-erakusketa. Frantzian egindako argazki gehienak Esther Herrerarenak dira, eta Pompaelo peña eta Kultur-elkarteak egindako lanaren barruan kokatzen dira. Pompaelo Nafarroako historia zabaltzen duen irabazi asmorik gabeko erakunde ez alderdikoia da. Irudiak joan den hilabetean aurkeztutako ‘Historia de San Fermín’ liburukoak dira, eta santuaren eta bere omenez ospatzen diren festen ikuspegi berezia ematen dute.
Enrique Maya Iruñeko alkateak erakusketaren inaugurazioan parte hartu du eta bertan izan dira argazkien egilea eta Miguel Cornejo elkarteko lehendakaria ere. Hautaketak San Ferminen bizitzako hainbat une jasotzen ditu Amienseko katedraleko behe-erliebeak baliatuz, besteak beste, ebanjelioa zabaltzen ibili zenekoa, prozesua eta martirioa, eta baita haren erlikien lekualdaketa ere.
Erakusketa Kondestablearen jauregiko patioan dago ikusgai eta joan den urte-amaieran Amiensen –San Ferminek pastoraltza egin zuen eskualdean– hartutako tamaina txikiko hogei bat obrak osatzen dute. Izan ere, San Fermin herri hartako lehen apezpikua izan zen. Irudiek santuak bere presentzia agiri bidez frogatu den tokietan barnaegindako ibilbidea irudiztatzen dute; publiko handiak gutxi ezagutzen ditu, eta horien artean dago jatorrizko hilobia.
Liburua erreferentziazko eskuliburu frantses baten gaztelaniazko lehen itzulpena da; eskuliburua zehaztasun historiko handikoa da, eta inguru hartan santuari dioten debozioan eta ikerketan oinarrituta idazten duen herritar baten ikuspegitik kontatzen du santuaren historia. Irudiak Kondestablearen jauregian egonen dira ikusgai astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara goizez, eta 17:00etatik 22:00etara arratsaldez.
‘SAN FERMINEN AURKIKUNTZA’ ARGAZKIAK
• Datak: otsailaren 2tik 28ra
• Ordutegiak: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera
- Gaurkotasuna
- Berriak
- Kondestablearen jauregian ikusgai dago Amienseko San Ferminen istorioa beste ikuspegi batetik kontatzen duen argazki-erakusketa