Klima-ekintzarako Lantaldeak hiriko ingurumena hobetzeko banakako zein taldekako konpromisoekin amaitu du aurtengo edizioa

Klima-ekintzarako Lantaldeak hiriko ingurumena hobetzeko banakako zein taldekako konpromisoekin amaitu du aurtengo edizioa
Udalaren proposamenari esker herritarrek parte-hartze aktibo eta sortzailea izateko aukera izan dute gizarte- eta ingurumen-larrialdiaren aurrean
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak bultzatutako Klima-ekintzarako Lantaldeak  maiatzean amaitu du urteko ekintza. Joan de urritik, parte hartzaileek egungo gizarte- eta ingurumen-larrialdiari aurre egiteko ibilbide kolektibo bat egin dute. Haien hausnarketak taldekako zein banakako ekintza-proposamen ugari egitea ahalbidetu du, eta hobekuntzak ekarriko dituzte ingurumenean.

Hogei pertsona inguruk osatu dute taldea eta hilero bildu dira Arrotxapeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Bertan kontsumoaren, elikaduraren, naturarekiko harremanaren, energiaren eta mugikortasun jasangarriaren inguruko hausnarketak, emozioak eta kezkak partekatu dituzte. Lan horri esker konpromiso-sorta bat aukeratu dute, hala nola, hurbileko produktu ekologikoak, garaikoak eta bidezko merkataritzakoak erostea; erosten dituzten elikagai ontziratuak murriztea eta lehentasuna ematea kontsumo kolektiboko taldeetan soltean erosteari; oihalezko sareak erabiltzea frutak eta barazkiak erosterakoan, bigarren eskuko gauzak erostea eta konponketaren eta birziklatzearen alde egitea.

Naturarekin berriz konektatzeko, bide berde eta abelbideetatik ibilbide gehiago egitea planteatu du taldeak, landare aromatikoak aztertzea eta elikaduran txertatzea, eta laboreei eta baratzeei buruz ikastea, baita landareak jartzea, ingurunea zaintzea eta garbitzea eta naturara irtetean mugikorra ez begiratzea ere. Talde-lanari dagokionez, lanean sentsibilizatzearen, baratze ekologiko batean parte hartzearen eta mendi-talde bat sortzearen aldeko apustua egin da.

Eztabaidaren beste ardatzetako bat energia izan da, eta horren inguruko hainbat neurri hartu dira, besteak beste berogailuaren graduak jaistea, igogailuaren ordez eskailerak erabiltzea posible bada eta etxeetan etxetresnak eta argia modu arduratsuan erabiltzea. Gai horiek mugikortasunarekin lotuta daude, eta beraz, bizikleta gehiago erabiltzeko, oinez gehiago ibiltzeko eta bidaia luzeetan hegazkinaren aldean trena lehenesteko konpromisoarekin.

Nabarmentzekoak dira maila kolektiboan hartu dituzten erronkak, honako hauen alde apustua eginez: lanean sentsibilizatzea, baratze komunitarioan parte hartzea, mendi-talde bat sortzea, kontsumo-talde batean parte hartzea, energia-komunitate batean parte hartzea, energia-aurrezpen eta -eraginkortasuneko ekintzak egitea auzokideen-erkidegoan, aurrezkiak energia-komunitate batean inbertitzea, mugikortasun elektriko partekatuko komunitate batean parte hartzea, etab.

Erronkez gain, zeharkako ekintza gisa, hobekuntza-ekintzak parte-hartzaileen ingurune hurbilenetan zabaltzeko eta herritarrak, oro har, sentsibilizatzeko proposamena egin da, hiriko auzoetako elkarte-sarea indartuz.

Parte-hartzaileek honako hauek adierazi dituzte taldearen lorpen gisa: gizarte- eta ingurumen-larrialdiari buruzko kontzientziazioa, talde-sentimendua, arazoak bistaratzeko eta konponbideak eta alternatibak aurkitzeko modu berriak, gauzak egiteko eta ekintzara pasatzeko modu berriak. Proposamenaren balorazio orokorra oso positiboa izan da metodologiari, edukiei eta antolaketari dagokienez.

Klima-aldaketaren kontrako borroka
Klima-ekintzarako Lantaldea OpenLab Europako proiektuaren barruan dagoen proposamena da eta ‘Go Green Iruña’ udal-programaren parte da. Programak hiriak klima-aldaketari aurre egiteko  jarduketa guztiak barne hartzen ditu, eta datorren hamarkadarako jarduketa-ildo berriak zedarritzen ditu, haiek gauzatzeko behar diren baliabideak, adierazleak eta jarraipen- zein kontrol-xedeetarako bitartekoak baloratuz.

Argibide gehiago behar izanez gero, Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren webgunea kontsultatzen ahal da: https://educacionambiental.pamplona.es//eu/hiritargoa/klima-ekintzarako-taldea/.

 

Klima-ekintzarako Lantaldea

  • Ingurumen-krisiari aurre egiteko hileroko doako gunea
    • Asteazkenetan, Ingurumen Hezkuntzako Museoan
       
  • Aurtengo zortzi saioak
    • Urria: Aurkezpena eta klima-aldaketari buruzko sarrera
    • Azaroa: ‘Bizitzan ongi moldatu’. Kontsumo-arrastoa murrizteko proposamenak
    • Abendua: ‘Energia positiboa’: autokontsumoa eta energia berriztagarriak
    • Urtarrila: ‘Mugitu kerik gabe’: mugikortasuna eta trantsizio ekologikoa
    • Otsaila: ‘Elikatu zaitez klima-aldaketa elikatu gabe’
    • Martxoa: ‘Esperientzia kolektiboak’
    • Apirila: ‘Naturarekin berriz konektatzea’
    • Maiatza: Ebaluazioa, prozesuaren amaiera eta ospakizuna

 

¿Te ha sido útil esta página?