Klima-aldaketaren inguruan hamalau ikuspegi beste horrenbeste maketatan islatu eta, azkenik, horietako hamar bihurtu dira lorategi iraungikor, Ziudadelako lubanarroetan guztira 1.500 m2 inguru estaliz, Santa Isabel errabelinaren inguruan.
Sormen-lanek Iruñerriko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 624 ikasleren ikuspegiak islatzen dituzte, eta berdeguneez arduratzen diren bederatzi udal-zerbitzuetako teknikarien laguntzari esker gauzatu dira. Partaidetzako lorategi tematiko berri hauen xedea herritarrak ekintzara igarotzeko premiaz sentsibilizatzea da, eta etorkizun hurbilean bizitza eutsi ahalko duen klima bermatzeko aldaketak abiatzea. Goizean, parte hartu duten Udaletako erakunde-ordezkariek eta ikasleek, hamarnaka, beren irakasleek lagunduta, II. Naturart-eko sorketak ikusteko ibilbidea egin dute. Pasealdian lorategi bakoitza azaltzen duten kartelak irakurriz joan dira, eta horrela Land Art erakusketa hauen irekiera-ekitaldia burutu dute.
Lorategiak sortu dituzten ikastetxeak hauek dira: Nekazaritza eta Basogintzako Institutua, Cuatrovientos II Pribatua, Nuestra Señora del Huerto, Iturrama BHI, Jaso Ikastola, La Compasión-Escolapios, Mendillorri BHI, Ochoa de Olza DBHI, Sagrado Corazón eta San Cernin; horietako zortzik bigarrenez hartu dute parte ekimenean. Gainera, II. edizio honetan, azken fasean parte hartu ezin zuten ikastetxeei ere maketak aurkezteko aukera eman zaie, hauei hain zuzen: Iparralde BHI, Isterria, Luís Amigó, Sierra de Leyre BHI eta Vedruna. Edizio honetan parte hartu duten lorategi-zerbitzuak toki hauetakoak dira: Burlata, Noain-Elortzibar, Aranguren, Eguesibar, Berriozar, Orkoien, Antsoain, Uharte eta Iruña.
Zeharkako ekimena da, Udaleko Hiri Bizigarri eta Etxebizitzako, Kultura eta Hezkuntzako eta Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorren tutoretzapean etaIruñerriko Mankomunitatearekin, Emausko trapuketariekin eta beste entitate batzuekin elkarlanean egindakoa. Iruña loretan jardueretako bat da Naturart, berdegune publikoen diseinuan eta, hortaz, Iruñeko irudian ahalik eta gizarte-eragile gehien engaiatzea helburu.
Land Art artistak parte-hartzaile
Pasealdiaren aurretik, Iturramako Civivoxean diplomak emateko ekitaldia izan da, eta bertan ikusi dira aurkeztutako maketak. Ikasturte honetan, eta irakasleen laguntzaz, 12 eta 18 urte bitarteko 624 ikasle (iaz baino 137 gehiago) saio teknikoetan aritu dira ikasgeletan zein gune digitaletan (ikastetxeetako webgune eta blogetan), gero lorazainen laguntzaz beren ideiak hezurmamitzeko.
Muntaiak, martxoaren amaieran hasita, bakarrik material birziklatuak eta birziklagarriak erabiliz egin dira, eta belarra garaiera ezberdinetan moztuz. Ideiak islatzeko erabili diren lehengaiak materia birziklatuak edo birziklagarriak izan dira batez ere: egurra, adreiluak, harriak, oihalak, pneumatikoak, zakuak, potoak, zelulosa eta konposta. Lorategi iraungikorretako asko osatzeko landareak ere erabili dira, hala sasoiko loreak nola belardian bertan izaten diren lore basatiak. Lorategiak ikusgai izango dira maiatzaren 12a arte, orduan kenduko baitira.
Gainera, eguerdiko ekitaldian, Juan Aizpún eta Oscar Ibañez artistek ere beren lorategia burutu dute, material iraungikorrez, boleiboleko pistan, Laguntza Atearen ingurunean. II. Naturart-en, hor izango dira tokiko artista eta paisaia-pintore gehiagoren beste muntaia batzuk, esaterako Pipo de la Hozena.
Aurtengo berritasun gisa, lorategietan gauzatzekoak ez diren maketak sartu dira, hezkuntza bereziko taldeak eta Iruñeaz kanpoko ikastetxeak ere barne hartuta: Zangoza, Aranguren Ibarra eta Ibero. Parte hartu duten udalek, honela nahi izanez gero, udaletxeetan edo kultur etxeetan izango dituzte ikusgai 14 maketak.
PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEAK ETA LORATEGIETAKO ZERBITZUAK / PROIEKTUEN IZENAK
LORATEGIAK
• Nekazaritza eta Basogintzako Institutua- Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzua
Proiektua: Ama Lurra
• Cuatrovientos BHI- Berriozarko Udala
Proiektua: Gure oharkabeko eztanda
• Iñaki Ochoa de Olza DBHI - Orkoiengo Udala
Proiektua: Etorkizunik?
• Iturrama BHI - Noain/Elortzibarreko Udala
Proiektua: Barbakoa
• Jaso Ikastola- Arangurengo Udala
Proiektua: Etorkizuna geurea da
• La Compasión -Escolapios ikastetxea – Antsoaingo Udala
Proiektua: Lorerik gabeko bizitza nolakoa izango litzateke?
• Mendillorri BHI- Eguesibarreko Udala
Proiektua: Uneko errealitatea
• Nuestra Señora del Huerto ikastetxea- Burlatako Udala
Proiektua: Iraul ezazu!
• Sagrado Corazón ikastetxea- Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzua
Proiektua: Egin aukera!
• San Cernin ikastetxea- Uharteko Udala
Proiektua: Urtzen ari gara
MAKETAK
• Sierra de Leyre BHI.
Maketa: Inspirazio argia/suntsipen argia
• Vedruna ikastetxea
Maketa: Lur jasangarriko izozki kukurutxoa
• Luis Amigó ikastetxea
Maketa: Etorkizuna zure esku
• Isterria Hezkuntza Bereziko Ikastetxea
Maketa: Keinu bakoitzak axola du