'Kantu eta Hitza' zikloak tokiko artista berrien aldeko apustua egin du: ostegunean, 20:00etan, Bisaiak taldeak kontzertua emanen du O-ko Andre Maria plazan

'Kantu eta Hitza' zikloak tokiko artista berrien aldeko apustua egin du: ostegunean, 20:00etan, Bisaiak taldeak kontzertua emanen du O-ko Andre Maria plazan
Euskarazko ziklorako sarrera doan da, eta Kaskezur eta Erromintxelak taldeek osatuko dute, ekainaren 18an eta 25ean (ostegunak)
Bisaiak

 

Iruñeko Udalak euskarazko kultur programazioaren barruan antolatutako Kantu eta Hitza zikloan Bisaiak musika-taldearen kontzertua egonen da entzungai: 2023an Iruñerrian sortu zen taldea, eta taldeko kide guztiak gazteak dira. Sarrera librea du kontzertuak, 20:00etan, O-ko Andre Maria plazan. Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan eginen da emanaldia (Descalzos kalea 72). Kasu horretan, kontzertuak edukiera mugatua izanen du, eta entzule bakoitzeko bi sarrera emanen dira, leku berean, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.

Zortzi kide oso gaztek (18-24 urte) osatzen dute Bisaiak taldea, baina azpimarratzekoa da duten musika-prestakuntza. Honako hauek osatzen dute taldea: Oier Alsua (baxua), Aitana Lakuntza (tronboia), Eneko Aguerri (bateria), Adriana Lorenz (saxofoia), Imanol Burguete (tronpeta), Arrate Bacaicoa (ahotsa), Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra). Taldeak egiten duen musikak jazz, soul, funk beste estilo batzuen eragina duen arren, reggae-erritmoak ditu oinarri, estilo hori baita protagonista abesti gehienetan. 

2025eko urrian Porlanezko lorea kaleratu zuten: taldearen lehen diskoa da, eta musika beltzaren hainbat korronte biltzen ditu. Ekoizpen-, grabazio- eta masterizazio-lanak egiteko, Josu Erviti musikari eta ekoizlearen laguntza izan zuten. Berriki osatutako taldea izan arren, hainbat ziklo eta jaialditan hartu dute parte, eta, beraz, eskarmentu handia dute emanaldiei dagokienez. 

2026ko Kantu eta Hitza zikloa osatze aldera, bi talde hauen emanaldiak antolatu dira ekainaren 18an eta 25ean (ostegunak): Kaskezur euskarazko rock alternatiboko laukotea eta Erromintxelak gipsy swing estiloko taldea arituko dira, hurrenez hurren.

 

KANTU ETA HITZA 2026. SARRERA LIBREA

O-ko Andre Maria plazako kontzertuak: 20:00etan (euririk balitz edo eguraldi hotza izanez gero, kontzertuak Descalzos kaleko 72.eneko Erraldoien Txokoan eginen dira)

  • Ekainak 11: Bisaiak 
  • Ekainak 18: Kaskezur 
  • Ekainak 25: Erromintxelak

 

¿Te ha sido útil esta página?