Kale Nagusiko, Txapitelako eta Gazteluko plazako 50 balkoi PhotoEspañaren erakusketaren areto bilakatu dira, konfinamenduko irudiekin

Kale Nagusiko, Txapitelako eta Gazteluko plazako 50 balkoi PhotoEspañaren erakusketaren areto bilakatu dira, konfinamenduko irudiekin
Parte hartu duten 49 hirietako bakoitzean 50 irudi hautatu dira, Iruñearen kasuan 30 egile ezberdinek egindakoak
Irudia
Irudia



Iruñeak aire zabaleko erakusketa-areto berria izanen du aurtengo udan: ibilbide bat 50 balkoietan barna, Kale Nagusian hasi eta Txapitela kalean zehar Gazteluko plazan amaituko dena. Bertan PHotoESPAÑAk sustatutako #PHEdesdemibalcón erakusketako irudiak ikusten ahalko dira. Nazio mailako deialdi honetarako, Iruñearen kasuan, egile ezberdinen 30 obra hautatu dira. 578 irudi jaso ziren Nafarroatik, eta 291 Iruñetik, María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak erakusketa aurkezteko prentsaurrekoan azaldu duenez.
 

Guztira, deialdian 63.000 argazki baino gehiago jaso ziren, eta horietatik 2.450 jarriko dira erakusgai 49 hiri ezberdinetan, bere 23. edizioan estatu osora iritsi nahi izan duen PHotoESPAÑAren ekimen batean.
 

Erakusketa ia bi hilabeteko konfinamenduari buruzko herritarren kontakizun bat da, argazkiak balkoi eta leihoetatik egin baitziren, martxoaren 30etik maiatzaren 17ra bitarte, eta orain leku horiek izanen dira, baita ere erakusketaren horma. Herritarrei egindako omenaldi gisa planteatu zen, egun horietan egindako ahalegina eta hartutako konpromisoa eskertzeko.
 

Ingurua, auzokideak eta pertsona bakoitza berraurkitzen
 

#PHEdesdemibalcón ekimenak sormenerako eta arte-esploraziorako deialdi bat izan nahi izan du, leihoak eta balkoiak erreferente gisa hartuta, hain zuzen ere, Artearen Historia osoan zehar erreferentziazko elementuak izan direnak eta konfinamenduaren asteetan zehar esanahi handia hartu zutenak. Ekimenaren sustatzaileen arabera, historian egiaztaturik dagoen lehenengo argazkian, ‘Leihotiko ikuspegia Le Grasen’, Joseph Nicéphore Niépce egileak elementu hori erabili zuen irudi artistiko gisa. Eta une horretatik aurrera artista askok erabili dute barneko zein kanpoko espazioari buruzko gogoeta egiteko: Picasso, Dali, Magritte, Hopper… Horregatik, ekimena planteatu zen begiratzeko moduan sakontzeko aukera gisa, horrekin ingurua, auzokideak eta are pertsona bakoitza berreskuratuz.
 

Ekimenean, Iruñeko Udalaz gain, honako hauek ere hartu dute parte: Albacete, Girona, Cuenca, Madril, Salamanca, Valladolid, Santander, A Coruña, Alcobendas, Alcalá de Henares, Segovia, Badajoz, Sevilla, Bartzelona, Kordoba, Logroño, Oviedo, Gasteiz, La Laguna, Las Palmas, León, Soria, Zaragoza, Castelló, Elx, Gijón, Granada, Jaén, Melilla, Teruel, Toledo, Vigo, Albacete, Alacant, Cáceres, Getafe, Guadalajara, Hospitalet, Zamora, Burgos, Cartagena, Coslada, Ibiza, Muxía, Santa Cruz Tenerifekoa, Torrevieja, Valentzia eta Hervás.

 

PHotoESPAÑA 2020. PHEdesdemibalcón - Egileak eta obra-kopurua (50 obra)

  • Ainhoa Albistur
  • AS Fotografía (2)
  • Mariola Ansoáin
  • José Miguel Arcos (2)
  • Maite Balda
  • Ana Bienzobas
  • Pau Cassany
  • Pilar Civera
  • Viviana Conde
  • Mavi Escribano (4)
  • Pedro Esparza
  • José Antonio Fernández
  • María Figueras
  • Ainhoa Górriz (2)
  • Alfonso Huarte
  • Melany Jiménez
  • Itzalak Argazki (2)
  • Villar López
  • Jaime Martín
  • Néstor Martínez (2)
  • Mar Mateo
  • Alberto Montoya
  • Lenin Núñez (5)
  • Pedro Pegenaute
  • Angelo Picos (2)
  • Pedro Pileño (4)
  • Alfonso Recalde
  • Marta Salas (5)
  • Sonia Senosiain
  • Roberto Vidaurre
  • Jesús Goldáraz Iracheta
¿Te ha sido útil esta página?