Kale Nagusiko 59. zenbakiko udal-eraikinak Ukrainako gatazkaren ondorioz errefuxiatutako 11 familia hartu ditu; horietako bostek osasun-arreta behar dute

Kale Nagusiko 59. zenbakiko udal-eraikinak Ukrainako gatazkaren ondorioz errefuxiatutako 11 familia hartu ditu; horietako bostek osasun-arreta behar dute
Udalaren eta Gurutze Gorriaren ekimen horrek bat egin du otsailaz geroztik hirira heldu diren nazionalitate horretako beste 313 pertsonendako abian dauden beste batzuekin
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Iruñeak lanean jarraitzen du otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik hirira heldu diren ukrainar nazionalitateko 313 lagunei laguntzeko. Enrique Maya alkateak, Juanjo San Martín Baquedano Nafarroako Gurutze Gorriko koordinatzaile autonomikoarekin eta Merche Ruiz de Galarreta Iruñeko tokiko presidentearekin batera, ongi etorria egin nahi izan die beren eskura jarritako baliabide berrira, zeinaz, momentuz, 33 helduz eta 10 haurrez osatutako 11 familia baliatu baitira. Izan ere, Iruñeak Nafarroako Gurutze Gorriaren esku utzi du kale Nagusiko 59. zenbakiko eraikinean –2021ean Iruña Biziberritzen erakundeak birgaitutako higiezina– eskura dauden 11 apartamentuen kudeaketa Ongietorri-ekitaldian beste hainbatek ere parte hartu dute. Erakunde hori da ofizialki egiaztatuta dagoen bakarra nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen lehen harrera egiteko, jatorrien arabera desberdindu gabe.

Baliabide berri hori, oro har, ez dago eskuragarri; izan ere, Nafarroako Unibertsitate Ospitaletik gertu dagoenez , osasun-arazoak dituzten errefuxiatuentzat da batez ere. Ekintza horrek pertsonak eta haien beharrak ardatz izan nahi ditu, beraz, gaixotasun bat izateagatik egoera bereziki zaurgarrian daudenei harrera erosoagoa egiten saiatzen da. Hala, eraikina osasun arazoak dituzten pertsona/familiendako izateak sare publikoko profesionalendako ospitale kanpoko lanak errazagoak izatea ere ahalbidetzen du.

Udala, gainera, tokiko entitatearen titulartasuneko hiriko beste hogei pisutan ari da lanean, Ukrainako errefuxiatuak hartzera bideratzeko. Une hauetan Jesús eta María udal-aterpeko 25 eta 27 plaza bitarte lehenengo harrerako (24tik 48 ordura) ostatu gisa funtzionatzen dute, eta hortik, egonaldi luzeagoko beste irtenbide batzuk kudeatzen dira. Udala, gatazka hasi zenetik, ukrainarrekin lan egiten duten elkarteekin harremanetan dago errefuxiatuen beharrak antzeman eta neurtu ahal izateko. Lanaren adibide gisa, hiriko Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitario batean eginen litzatekeen udako kanpaldi bat diseinatzen ari da, eraikin publikoetako ordutegi aldaketak arintzeko, eta aisialdirako ez ezik, hezkuntza-errefortzu eta hizkuntza-trebakuntzarako ere balio lezakeena.

Bizitegi-miniapartamentuak areto komunekin

Eraikinak, orotara, 645,38 m2 ditu erabilgarri (891 m2 eraikiak), sei solairutan banatuta. Beheko solairua, bulegoetan banatuta, komun eta biltegi txiki batekin, Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkarteari lagako zaio erabil dezan. Elkarte horretako kideek espazioa errefuxiatuekin partekatuko dute. Lehen solairuan erabilera anitzeko espazioak daude, eta Gurutze Gorriaren administrazio-lana eginen da. Bizitegi-eremuak gainerako solairuak hartzen ditu, eta atzo arratsaldean hasi ziren bertan bizitzen. Miniapartamentuak izan nahi duten gelez osatuta dago,altzariz hornituak, klimatizazioarekin eta banako bainugelekin.

Bosgarren solairuan erabilera komuneko hainbat gela daude, egoitza-euskarri gisa: 47 m2-ko egongela-jangela duen sukaldea eta irakurtzeko eta ikasteko gela. Sukaldea, garbitegia, aisialdi-guneak eta ikus-entzunezko baliabideak erabiltzaile guztiek partekatzen dituzten espazioak dira.

Ukrainako errefuxiatuak Iruñean

Ukrainako gatazka hasi zenetik, zeinak exodo handia eragin baitu Europan, udal-erroldaren arabera, maiatzaren 31rako, 313 pertsona iritsiak ziren Iruñera gerratik ihesi. Horietako 181ek 19 urte baino gehiago dituzte, baina adingabe asko daude: 43 pertsona nerabezaroan daude (13-18 urte) eta 98 haurrak dira; horien artean 33k 5 urte baino gutxiago dituzte eta gainerakoek 6 eta12 urte bitarte dituzte. 3 hilabete pasatxoan, hiriko biztanle ukrainarrak laukoiztu egin dira; otsailaren 24a baino lehen, nazionalitate horretako118 pertsona zeuden hirian erroldatuta.

 

 

Iruñean, 2022ko ekainaren 16an

¿Te ha sido útil esta página?