‘JolastuBirjolastu’ haurrendako gunea, irudimena, gozamena eta birziklapena uztartzen dituen antzoki handi bat Taconera parkean, aisialdi ekologiko eta jasangarriago baten alde

‘JolastuBirjolastu’ haurrendako gunea, irudimena, gozamena eta birziklapena uztartzen dituen antzoki handi bat Taconera parkean, aisialdi ekologiko eta jasangarriago baten alde
Programa festa-egun guztietan dago eskuragarri honako ordutegi honetan: goizez,11:30etik 14:00etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara
Irudia
Irudia
Irudia

Haurrek eskura dute ‘JolastuBirjolastu’ programa, sormena, irudimena eta birziklapena uztartzen dituen gunea, Taconera parkean, Larrainatik gertuen dagoen eremuan. Ordutegia honako hau da: 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Ekimen hori haurrendako sanferminetako eskaintzaren parte da, ‘Hauek festak, hauek! programarekin batera, Askatasun plazan. 

 ‘JolastuBirjolastu’ programak berrerabiltzea eta jasangarritasuna ditu oinarri, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat. Parkeak, sormena baliatuta, plastikozko hodiak, botilak, pneumatikoak edo paletak hartu eta ingurumena errespetatzen duten jolas original bihurtzen ditu. Produktuak hasieran aurreikusitakoaz bestelako helburu baterako erabiltzean, herritarrak sentsibilizatu nahi dira produktuei bizitza berria ematearen garrantziaz, horrela ekonomia berdea, inklusiboa eta arduratsua sustatzeko. 

Espazioa hamaika gunetan banatutako antzoki handi gisa planteatzen da, non bisitariek beren artean eta aktoreekin elkarreragiten baituten jolasaren bidez, erronkei aurre egiteko eta helburuak modu kolektiboan lortzeko. Aurtengo eszenografia honako eremu hauetan banatzen da: Renata eta Mintxo, Gurpil-pil, Arte naturala, Berreraikuntza, Labirintoa, Ukitubirukitu, Trastetxoak, Ontziralekua, Nini-txokoa, Gazteluak egiten–airean mugitzen eta Okindegia. 

‘JolastuBirjolastu’ programak haurren aisialdia zentzumenen, mugimenduaren, trebetasunaren, musikaren edo sormenaren bidez ulertzeko modu bat balioesten du, lankidetza, materialen manipulazioa eta esperimentatzeko, sentitzeko, entzuteko, probatzeko eta mugitzeko plazerrarekin lotutako emozioak sustatuz. Programa Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin elkarlanean egiten da.

¿Te ha sido útil esta página?