Joaquín Maya Musika Eskolak ikasle berriek izena behin-behinean emateko epea irekiko du, apirilaren 1etik 17ra

Joaquín Maya Musika Eskolak ikasle berriek izena behin-behinean emateko epea irekiko du, apirilaren 1etik 17ra
Izena behin-behinean ematen daiteke www.pamplona.es/escuelademusica webgunearen bidez edo 010 – 948 420 100 telefonoan

Datorren astelehenean, apirilak 1, ikasle berriek behin-behinean eman dezakete izena, 2019 – 2020ko ikasturtean Joaquín Maya musika-eskolan ikasi nahi izanez gero. Epea apirilaren 17a (asteazkena) arte izango da irekita, udal-webgunean (www.pamplona.ess/escuelademusica) edo 010 – 948 420 100 telefonoan. Lekuak zozketa bidez esleituko dira ekainean, garaia iritsita, matrikula-epea argitaratzean iragarriko den egunean. 

Bi dira Joaquín Maya musika-eskolan izena behin-behinean eman ahal izateko betebeharrak. Alde batetik, ikasleak 7 urte beteta izan beharko ditu 2019. urte honetan; bestetik, Iruñean erroldatuta egon behar du izena behin-behinean emateko epea ireki baino lehenagotik. 2018 – 2019ko ikasturtean 723 behin-behineko izen-emate izan ziren eta 150 leku eskaini ziren ekainean. Gero ikasturtean zehar eskainitako lekuak erantsita, 319 leku jo zuen eskaintzak. Eskainitako lekuak betetzeko, izena behin-behinean eman zuten 585 lagun deitu egin ziren.

Maiatzaren 7an (asteartea), zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da; zerrenda hori Joaquín Maya musika-eskolako iragarki-taulan zein webgunean bertan (www.pamplona.es/escuelademusica) kontsultatzen ahalko da. Erreklamazioetarako epea igarota, maiatzaren 21ean (asteartea) zozketarako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Zozketako data zehatza 2019 – 2020ko ikasturteko matrikulazio-argibideekin batera argitaratuko da.

Bi ziklo eta 23 musika-tresna
Joaquín Maya Musika Eskola musika-irakaskuntza ez-arautuko ikastetxea da eta Udala da horren titularra. Eskola-egitura bi ikasketa-ziklok osatzen dute: lehen zikloak hastapen-mailatik 4. mailaraino hartzen du, eta bigarrenak, 5. mailatik 8.eraino. Eskariaren eta betetako ikaspostuen arabera, eskolak gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke. Musika Hizkuntza zein Koru Taldea irakasgaiez gain, 23 musika-tresna irakasten dira bertan: pianoa, akordeoia, gitarra, tronpeta, tronboia, tronpa, tuba, bonbardinoa, flauta, saxofoia, klarinetea, fagota, oboea, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, kantua, perkusioa, txistua, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Horretaz gain, eskolak Kontserbatorioko Erdi Mailara sartzeko probarako prestakuntza ematen du, bai eta musika-prestakuntza espezializatua instrumentuen irakaskuntzako zaleentzat. 

 

JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLAN IZENA BEHIN-BEHINEAN EMATEA IKASTURTEA: 2019/2020


Izena behin-behinean emateko epea: apirilaren 1etik 17ra, biak barne
Tokia:

  • 010 telefonoan (948 420100 Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefono batetik deituz gero, edo deitzen duenak tarifa laua badu) 
  • Iruñeko webgunean (www.pamplona.es/escuelademusica)

Baldintzak:

  • Gutxieneko adina: 7 urte, 2019an beteak
  • Iruñean erroldaturik egotea, izena emateko epea noiz hasi eta data hori baino lehenagotik

Zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko data eta tokiak:

¿Te ha sido útil esta página?