Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak ikasle berriek 2023-2024ko ikasturterako izena emateko epea irekiko du asteartean. Interesdunek izen-ematea egiteko aukera dute 010 – 948 420 100 herritarrendako arreta-telefonoan edo www.pamplona.ess/escuelademusica eskolako webgunean. Dauden ikaspostu baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bat eginen da.
Udal-ikastetxeko musika ikasketa ez-arautuak behin-behineko izen ematea egin aurretik Iruñean erroldatuta dauden 7 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta daude. Eskaintzak honako irakasgaiak barne hartzen ditu: musika-hizkuntza, koru-taldea eta 23 instrumentu: akordeoia, bonbardinoa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, flauta, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa, bai eta gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria ere. Eskolak Kontserbatorioko Gradu Profesionalean sartzeko probarako prestakuntza eta, instrumentuak irakasteko zaletasuna dutenendako musika-prestakuntza espezializatua ere ematen ditu.
Izen-ematea amaitutakoan, maiatzaren 19an onartuen behin behineko zerrenda argitaratuko da eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da maiatzaren 26ra bitarte. Ondoren, zozketan parte hartuko duten behin betiko onartuen zerrenda argitaratuko da ekainaren 2an. Ekainaren 20an ikaspostu hutsen zozketa egin eta onartutakoen zerrenda argitaratuko da, eta matrikularen prezioan deskontuak izateko agiriak ekainaren 22ra arte aurkezten ahalko dira. Onartutakoak matrikulatzeko egunak ekainak 28 eta 29 izanen dira.
Zerrenda guztiak eskolako webgunean eta eskolako iragarki-tauletan argitaratuko dira. Zozketan onartutako pertsonek bakarrik izanen dute matrikula egiteko aukera, eta ikaspostu hutsak gelditu ezkero, itxaron-zerrendan daudenei horren berri emanen zaie. Zozketan izena eman nahi duten eskolako ikasleek ikasle berri gisa matrikulatu baino lehen uko egin beharko diote ikaspostuari. Bi aldiz suspenditu duten edo kanporatuak izan diren ikasleek eta lehendik ikasle direnek berariazko baldintzak izanen dituzte.
Egun matrikulatuta dauden ikasleek eta eszedentzian daudenek matrikula egiteko aukera izanen dute ekainaren 5etik 11ra bitarte, eta instrumentuz edo irakaslez aldatu nahi dutenendako, maiatzaren 15etik 22ra egonen da zabalik eskaera egiteko epea.
JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLAN IZENA BEHIN-BEHINEAN EMATEA 2023-2024KO IKASTURTEA
• Eskaerak eskolako webgunean edo 010 – 948 420 100 telefonoan
o 2023ko maiatzaren 2tik 12ra
o Zerrenda guztiak webgunean eta eskolako iragarki-tauletan argitaratuko dira
• Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko data:
o Maiatzak 19
• Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea:
o Maiatzaren 19tik 26ra bitarte, eskabidea Erregistroan aurkeztuta
• Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko data:
o Ekainak 2
• Ikaspostu hutsen zozketa eta onartuen zerrenda argitaratzeko data:
o Ekainak 20
• Matrikularen prezioan deskontuak izateko agiriak igortzeko epea:
o Ekainaren 20tik 22ra
• Ikasle berriek matrikula egiteko epea:
o Ekainak 28 eta 29